Zabale baserria (eu)
Zabale | |
---|---|
Izen formala | Zabale |
Bailara | Irure |
Altuera | 210 m |
Hedadura | 19 Ha |
Kaletik | 2,25 km |
Bertako familia
Oregi familia
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Izenak leku laua edo zabala esan nahi du. Abizen hau Zabala abizenarekin lotzen ohi da; Soraluzen baziran Zabalatarrak XVIII mendean. Mende horretan bertan, 1745. urtean, José de Arizaga y Corral zen baserriaren jabea.
XIX. mendetik bizi dira bertan Oregitarrak. Fruta arboladi ederra daukate baserri inguruan, eta etxeetara saltzen dituzte barazkiak. Autopista baserriaren azpitik igarotzen da eta hurbiletik eragin zien. Lur batzuk galdu zituzten (3 Ha), baina, horren ordainez, baserrian berrikuntzak ere egin ahal izan zituzten eta gustora daude.
Baserri aurrean ermita daukate, Santa Ageda izenekoa. Sasoi batean meza urtero ospatzen zen bertan.
Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[3]:
- ZABALE, Irure ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
- (ZABALE: cas. del valle de Irure, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).
1.931 urtean Felisa Oregi jaio zen bertan. Gaztea zela, gaixotu zen eta urteak egin zituen ohean, gaixotasun mingarria batez. Erlijioan topa zuen indarra eta itxaropena. Bere kasua erlijio-ingurutan zabaldu zen, eta hainbat lagunek idatzi zioten aholku eske. 27 urtekin hil zen, 1.958 urtean. Bost urte geroago, Jesús Arberas-ek Un camino de esperanza liburua prestatu zuen, bere bizitza eta idazkiekin.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (116. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (250 orrialdea)
- ↑ Diccionario de Madoz. Madrilgo Unibertsitate Konplutensea (Universidad Complutense de Madrid)