Eskribauak (eu)
Eskribauak
Eskribauak, herri funtzionarioak ziren, gaur eguneko notarioen antzekoak. Bi aldeen arteko itunak, salmentak, akordioak, betebeharrak... eskrituretan (= idazkiak) jasotzen zituzten, eta beraien sinadura egiaren ikurra zen. Inoiz udalaren erabakiak ere jasotzen zituzten, idazkaririk ez zenean.
Izena eskribaua edota erret eskribaua izaten zen, erregearen baimena edo izendapena behar zutelako. Honetaz gain, eskribau kopurua legez mugatua zuten herrietan zenbaki-eskribauak[1] esaten zitzaien. Eskribau hauek herriko monopolioa zuten; hau da, kanpoko eskribauek ezin zuten herri hartan lanik egin. Alderantziz bai, erret eskribauek Gaztelako erresumako beste edozein herritan egin zezakeen bere lana... herri hartan zenbaki-eskribaurik ez bazen behintzat!
Soraluzeko eskribauak
Soraluzeren eskribauak egon ziren Ertarotik 1.848 urtean Notaritzaren berrantolaketa ezarri zen arte, eskribauak desagertuz. Dena dela, gordetzen den agiri zaharrena 1.509 urtekoa da, aurrekoak Eibarko bombardaketan (1.936-1.937) erre ziren eta.
Soraluzeko eskribau gehienak erret zenbaki-eskribauak izaten ziren (real y del número).
Gaur eguneko notarioen moduan, eskribau lana oso maila altukoa zen. Zerrenda aztertzerakoan abizen batzuk behin eta berriz agertzen dira (Irure, Iraola, Hernizketa, Larreategi...), herriko famili aberatsenak garai batean. Juan García de Uribarri merkatari arrasatear aberatsa ere Soraluzeko alkatea eta eskribaua izan zen.
Eskribauen zerrenda
- Oharra: Egiaztatutako urte epeak agertzen dira. Baliteke aurretik edota ostean ere aritu izana.
Epea Izena 1481-1499 Joan Lopes de Espilla/ Juan Lopes d’Espyla 1499- Sancho García de Yrure 1505-1522 Martín Ibañez de Irure 15xx-1525 Anton Ibañez de Espilla 1509-1525 Andrés Ibáñez de Irure 1522-1541 Martín Martínez de Irure 1527-1554 Juan Gartzía de Uribarri 1537-1553 Juan Ibáñez de Irure 1541-15xx Pedro Pérez de Arreguia 1542-1581 Francisco de Irure 1553-1580 Juan de Churruca 1573-1577 Juan de Arostegui 1580-1604 Martín de Irure 1559-1619 Martín de Iraola 15xx-15xx Domingo de Loyola 1582-1609 Juan de Armendia 1590-1611 Lucas de Iraola 1597-1634 Pedro de Iraola 1629-1672 Juan de Hernizqueta 1639-1649 Ascensio de Mallagaray 1666-1683 Francisco de Hernizqueta 1676-1708 Domingo de Solagüen 1682-1722 Ignacio de Hernizqueta 1694-1700 José Antonio de Arbe 1738-1751 Juan Francisco de Gorbea Angulo 1744-1764 Agustín de Azcarate 1747-1755 José Ignacio de Ibarrolaburu 1764-1818 Manuel Antonio de Larreategui 1818-1826 Ramón de Larreategui 1827-1845 José de Aguirrebeña 1845-1850 Martín de Altolaguirre 1848-1862 Manuel de Arrate
Soraluzeko notarioa
1.848 urtean Notaritzaren berrantolaketa ezarri zen Espainian, eta poliki-poliki eskribauak desagertzen joan ziren.
Soraluzen kasuan, 1862 urtean Manuel de Arrate jaunak eskribaua izateari utzi zion, eta hurrengo urteetan (1863-1876) Soraluzeko notarioa izan zen. Legeak aldatuta, bigarren karlistada bukatu zenetik herriak ez du notariorik izan.
Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa
Gaur egun, eskribau guzti hauen erregistroak Oñatin daude, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoan.
Alde batetik eskribau bakoitzeko agiriak daude, baina bestetik 1768 urtetik aurrera hipoteka guztiak herrika bilduta daude. Soraluzeri dagokionez, hipoteka-kontularitzako hiru liburu daude: 1768-1805, 1805-1840 eta 1840-1845.
Agiri hauetako asko eta asko digitalizatuta daude[2].
Erreferentziak
- ↑ Escribano del numero.
- ↑ Soraluzeko Hipoteken Kontularitza (1768-1845).