Pintorekua etxea (eu)

    Sorapediatik
    Pintorekua
    Pintorekua etxea. Aurrekaldea (Juan Francisco Astiazarán 1994).jpg
    Estiloa
    Mendea
    Kokapena Etxaburueta
    Mota Arkitektura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Azalpena eta historia

    Etxe hau Ganuza familiarena izan zen mendeetan[1]. Josep de Ganuza iruindarra Soraluzera etorri zen lanera: parrokiaren orduko erretaula nagusia margotzeko eta Santa Ana komentuko pare bat eskultura urreztatzeko. Soraluzen ari zela, Isabel de Torres y Arizaga andrearekin enredatu zen, eta semea izan zuten, Josep de Ganuza hau ere.

    Josep de Ganuza semeak, aitaren moduan margolaria[2], Etxaburueta kaleko etxe bat erosi eta berreraiki zuen, bertan bizitzeko. Ordutik etxea Pintorekua izenarekin ezagutua izan da. Mariana Enríquez de Churruca Yribe andrearekin ezkondu zen, eta gutxienez hiru seme izan zituzten: María Miguela (1679/09/29), Joseph Joachin (1687/11/17), Juan Bautista eta Rita (1690/07/17); mutilak armagileak izan ziren. XVIII mende hasieran Joseph Ganuza izenekoa hil zen Soraluzen (1725/08/13), segururena berau izango zen.


    XIX mende hasieran Ramón de Zuloagak hartu zuen. Ramón de Zuloaga honek alboko Erregetxean egitzen zuen lan, maisu aztertzailea zela.

    Ramón-en anaia, Blas, Madrilen bizi zen, eta Soraluzera bidali zuen semea, Eusebio Zuloaga, arkabuzgile ikasteko. Eusebio hau Pintorekuan bizi izan zen hamalau eta hemeretzi urte bitartean. Gerora, azken Erregearen arkabuzgilea izan zen (Arcabucero de Su Majestad) eta damaskinatuari hasiera eman zion.

    Zuloaga hauek Eibarko Zuloagatarren sendikoak ziren: Plácido Zuloagaren hil agirian agertzen denez, ama Soraluzekoa zuen; bere anaiorde Daniel Zuloagaren ama ere soraluzetarra zen. Badaiteke biak Pintorekua etxe honetan jaiotakoak izatea.


    Dama Mikaelaren erretratua

    Etxe honetan ere (Etxaburueta 6) Josefa Micaela Maiztegi Aldasoro jaio zen, 1820ko urriaren 17an gaueko hamarretan[3]. Eta bertan hil zen 1901eko martxoaren 3an, igandean, arratsaldeko hiruretan, 82 urte zituela. Josefa Micaela Maiztegi honi esker Soraluzeko Babesetxe jaioberriak aurrera egin zuen, testamentuan eraikina eta dirua utzi zuen eta.

    1980-90 hamarkadan etxea bota zuten eta berria egin. Gaur egun Arrano elkarte eta taberna bertan daude.

    Erreferentziak

    1. José de Ganuza, un pintor soraluzetarra. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko jaiak 1984).
    2. Besteak beste Itsasondoko gurutziltzatua margotu zuen.
    3. Merzedariak ehun urte Soraluzen. Javier Elorza 1996.