Santa Maria la Real eliza. 1950ko hamarkadaren lanak (eu)
Gerraosteko lehen urteak latzak izan ziren, baina 1950ko hamarkadan gauzak hobetzen hasi ziren, ekonomikoki behintzat.
Orduko parrokoek aprobetxatu zuten elizan hainbat aldaketa eta hobekuntza egiteko.
Erretaula eta eskudelak eta pulpitoa
Barrutik ere elizaten itxura hobetu zuten, beti garaiko estiloa jarraituz: zorua terrazoz estali zuten, burdinezko errejeria [1] zein egurrezko pulpitoa kendu eta marmolezko eskudelekin ordeztu, erretaula nagusiko behekaldea aldatu,
Santa_Maria_la_Real._Erretaula_nagusia_01_(Indalecio_Ojanguren).jpg | Erretaula nagusia Santa_Maria_la_Real_parrokia._Erretaula_nagusia_02._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | Erretaula zaharberritu aurretik
Arantza Cuesta Ezeiza
Bilatu Barrutietaren beheko partea, balego Labe garaietako eliza
Soraluce zinema eta sakristia
Eskumako kaperen onduan Soraluce zinema eraiki zuten, eta azpian sakristia berria (komuna eta guzti!) eta bulego bat antolatu zuten, elizatik sartzen zela. kaperen Gaineko teilatua terrazaduna, ureztatua
- (Sartu hemen sakristiako kajonera argazkia)
Erlojua eta absideko kamarinaren gaineko teilatua porlanezkoa.
Santa Barbara kapera
Soraluce zinema egiterakoan sakristia bere azpian antolatu zuten, eta zaharraren tokia, eskumako bigarren kapera, hutsik geratu zen.
Hura betetzeko kapera berria egitea bururatu zitzaien, eta Santa Barbarari eskeini. Besteak beste Santa Barbara artilleroen patroia denez, SAPAk ordaindu zuen erretaula eta irudia.
- Oharra: Kapera hau XXI mendeko zaharberritzerakoan kendu zuten.
Frontoiko aldapa eta berogailua
1960 inguruan Eskola Nazionalak eraiki zituzten Frontoian eta, materialaren garraioa errazteko, eta etorkizuneko irisgarritasuna hobetzeko, Frontoiko aldapa eraiki zuten.
Lanak aprobetxatu zituzten elizan airezko berogailu sistema jartzeko. Kaldera-gela aldapa berriaren azpian jarri zuten, Galipotetik sartzen dela. Aire tutua eliz atariaren azpitik pasatzen zen, eta koru azpian sartzen zen elizara.
Aldapa egiteko eliz atariari zati bat kendu zioten, aldapa Frontoira ondo heltzeko.
- Oharra: Berogailu sistema hau XXI mendeko zaharberritzerakoan kendu zuten.
Bataiotegia eta korurako eskilara berria
Elizaren ponte edo bataiarri zaharra sarrera nagusiaren ezkerrean zegoen, baztertuta, oso leku ilunean. Eta bataioei zagokien maila emateko dorre barruan bataiotegia eraikitzea pentsatu zuten.
Eta dorre barrutik ere eraiki zuten korurako eskilara berria. Aurrekoa elizaren oinetan zegoen: ate nagusitik sartu eta eskumara, paretari itsatsita.
Obrak hasi zituztenean, lehenbiziko lana dorreak zuen harrizko ganga laua botatzea izan zen[1], eta bertatik gorako eskilara eraiki.
Azpian geratu zen tokian bataiotegia eraiki zuten, horretarako ponte berria ekarriz eta Frontoirako leihoan zegokion beiratea jarriz (San Joanek Jesukristo bataiatzen).
Eskilara zaharra kendu zuten, baina ponte zaharra ez, zegoen tokian laga zuten.
- Oharra: Ponte berria XXI mendeko zaharberritzerakoan presbiterio aldera mugitu zuten.
Erreferentziak
- ↑ Don Miguel Goicoechea orduko parrakoak kontatzen zuenez, harrizko ganga erdi apurtuta zegoenean erori zen, eta ez zuen inor azpian akabatu eguerdia zelako, eta langileak bazkaltzera irten zirelako.