Santa Maria la Real eliza. 1950ko hamarkadaren lanak (eu)

    Sorapediatik

    1950ko hamarkadan Soraluzeko elizan lan handiak egin zituzten.

    Erretaula eta eskudelak eta pulpitoa

    Barrutik ere elizaten itxura hobetu zuten, beti garaiko estiloa jarraituz: zorua terrazoz estali zuten, burdinezko errejeria [1] zein egurrezko pulpitoa kendu eta marmolezko eskudelekin ordeztu, erretaula nagusiko behekaldea aldatu,

      Santa_Maria_la_Real._Erretaula_nagusia_01_(Indalecio_Ojanguren).jpg | Erretaula nagusia
      Santa_Maria_la_Real_parrokia._Erretaula_nagusia_02._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | Erretaula zaharberritu aurretik 
    Arantza Cuesta Ezeiza

    Bilatu Barrutietaren beheko partea, balego Labe garaietako eliza

    Soraluce zinema eta sakristia

    Eskumako kaperen onduan Soraluce zinema eraiki zuten, eta azpian sakristia berria (komuna eta guzti!) eta bulego bat antolatu zuten, elizatik sartzen zela. kaperen Gaineko teilatua terrazaduna, ureztatua

         Frontoia._Soraluce_zinema.jpg                       | Soraluce zinema
      Santa_Maria_la_Real_parrokia._Dorrea_frontoitik._Akuarela_zaharra.jpg  | Akuarela zaharra
      Santa_Maria_la_Real_parrokia._Dorrea_frontoitik_(Garikoitz_Estornés_Zubizarreta_1997).jpg | Dorrea eta Soraluze zinema frontoitik 
    (Garikoitz Estornés 1997) (Sartu hemen sakristiako kajonera argazkia) Santa_Maria_la_Real._Zeleta_bidetik_01_(Indalecio_Ojanguren).jpg | Zeleta bidetik Santa_Maria_la_Real._Zeleta_bidetik_02_(Indalecio_Ojanguren).jpg | Zeleta bidetik Santa_Maria_la_Real._Zeleta_bidetik_03_(Indalecio_Ojanguren).jpg | Zeleta bidetik 15_Frontoia._Lehen.jpg | Frontoia osorik zenean Santa_Maria_la_Real_parrokia._Frontoia_eta_maristak.jpg | Parrokia eta frontoia Frontoia._Futbol_partida.jpg | Foballean

    Erlojua eta absideko kamarinaren gaineko teilatua porlanezkoa.


    Santa Barbara kapera

    Soraluce zinema egiterakoan sakristia bere azpian antolatu zuten, eta zaharraren tokia, eskumako bigarren kapera, hutsik geratu zen.

    Hura betetzeko kapera berria egitea bururatu zitzaien, eta Santa Barbarari eskeini. Besteak beste Santa Barbara artilleroen patroia denez, SAPAk ordaindu zuen erretaula eta irudia.

    Oharra: Kapera hau XXI mendeko zaharberritzerakoan kendu zuten.


    Frontoiko aldapa eta berogailua

    1960 inguruan Eskola Nazionalak eraiki zituzten Frontoian eta, materialaren garraioa errazteko, eta etorkizuneko irisgarritasuna hobetzeko, Frontoiko aldapa eraiki zuten.

    Lanak aprobetxatu zituzten elizan airezko berogailu sistema jartzeko. Kaldera-gela aldapa berriaren azpian jarri zuten, Galipotetik sartzen dela. Aire tutua eliz atariaren azpitik pasatzen zen, eta koru azpian sartzen zen elizara.

    Aldapa egiteko eliz atariari zati bat kendu zioten, aldapa Frontoira ondo heltzeko.

    Oharra: Berogailu sistema hau XXI mendeko zaharberritzerakoan kendu zuten.


    Koruko eskilara eta bataio tokia

    Sasoi batean, korurako eskilara elizaren oinetan zegoen: elizara sartu eta eskumara, paretari itsatsita.

    1950 hamarkadan eskilara hau kendu eta berria dorre barrutik egitea pentsatu zuten. Horretarako dorreak zuen harrizko ganga laua bota zuten[1], eta bertatik gorako eskilara eraiki.

    Azpian geratu zen tokian bataiotegia eraiki zuten, horretarako ponte berria ekarriz eta Frontoirako leihoan zegokion beiratea jarriz (San Joanek Jesukristo bataiatzen).

    Ponte zaharra ez zuten kendu, zegoen tokian laga zuten, sarrera nagusiaren ezkerrean hain zuzen.


    Erreferentziak

    1. Orduko parrakoak, Don Miguel Goicoecheak, kontatzen zuenez, harrizko ganga erdi apurtuta zegoenean erori zen, eta ez zuen inor azpian akabatu eguerdia zelako, eta langileak bazkaltzera irten zirelako.