Gaceta de Madrid. Liberalak (eu)
- Sarrera honetan Gaceta de Madrid aldizkarian agertutako berriak (1900 arte) agertzen dira, bolondres liberalekin zer ikusia dutenak.
- Soraluzekin lotura duten berri guztiak ikusteko, sakatu hemen.
Boluntario liberalak eta soldadutza
Boluntarioak zer ziren
Soraluze armagile herria izanik, mugimendu handiko tokia zen: jende berri asko zetorren bertara, batzuk garraiotan, soldadu moduan beste batzuk, bertan lanera etorritakoak ere ez ziren gutxi. Eta, jende berriarekin batera ideiak ere etortzen ziren. Beraz, liberalismoak sustrai sendoak bota zituen bertan XIX mendean; agian Eibarren beste ez, baina kontutan hartzekoak.
Espainiako hirurteko liberalean (1820-1823), Debarroko miliziak sortu ziranean, Soraluzeko 43 lagunek parte hartu zuten. Bigarren karlistadan, hainbat eta hainbat soraluzetar liberalen lerroetan borrokatu zuten. Hasieran herrian bertan antolatutako Voluntarios de la Libertad[1] taldean. Karlistak Soraluzen sartu (1872/08/13) baino lehen, liberal askoe ta asko Domnostiara erbesteratu zen, eta bertan eratu ziren Batallón de Emigrados[2]-en parte hartu zuten.
Guztira, 140 izenik gora jaso dira[3].
1876/07/25. Foruen deuseztapena
- Gaceta de Madrid, 207 zbk. 213. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
Bigarren karlistada bukatu ostean, Madrilgo Gorteek lege berri bat onartu zuten, foruak deusezten zituenak. Ordutik aurrera berezko zerga-sistema desagertuko zen, eta soldadutza derrigorrezkoa izango zen. Azken puntu honi buruz, legeak halaxe zioen:
- Art. 2º. Por virtud de lo dispuesto en el artículo anterior, las tres provincias referidas quedan obligadas desde la publicación de esta ley á presentar, en los casos de quintas ó reemplazos ordinarios y extraordinarios del Ejército, el cupo de hombres que les correspondan con arreglo á las leyes.
- ...
- Art. 5º. Se autoriza también al Gobierno, dando en su día cuenta á las Cortes:
- ...
- Tercero. Para incluir entre los casos de exención del servicio militar á los que acrediten que ellos ó sus padres han sostenido con las armas en la mano, durante la última guerra civil, los derechos del Rey legítimo y de la Nación, sin que por estas exenciones se disminuya el cupo de cada provincia.
Bigarren artikuluaren ondorioz, soldadutza derrigorrezkoa zen eta "kinto" sistema[4] Euskal Herrian ere ezarri zuten.
Baina bostgarren artikuluak esaten zuen Euskal Herrian liberalen semeak "berez" libratzen zirela eta, soldadu kopurua mantendu behar zenez, gainontzekoek bete beharko zutela beraien tokiak.
1895/04/03. Soldautzatik libre geratzea arautzen zuen legea
- Gaceta de Madrid, 93 zbk. 25. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
Foruak deseauztatu zituen legearen bostgarren artikulua garatzeko, ia hogei urte geroago beste lege bat atera zuten, boluntarioen zerrendak eguneratzeko eta behib betiko ezartzeko.
- Artículo 1.° El derecho á la exención total del servicio militar, concedido con arreglo á lo dispuesto en el núm. 3.° del art. 5.° de la ley de 21 de Julio de 1876 á los que hubiesen sostenido con las armas en la mano durante la última guerra civil los derechos del Rey legítimo y de la Nación, se reconocerá á los que acrediten haber prestado servicio efectivo desde el 31 de Agosto de 1870 en adelante en los Cuerpos de voluntarios, miqueletes, miñones ó forales, y figuren en las listas existentes en el Ministerio de la Gobernación, remitidas á ese departamento por conducto de los Ayuntamientos de las Provincias Vascongadas, ó en las listas de revista de los citados Cuerpos.
- ...
- Los Ayuntamientos de las Provincias Vascongadas remitirán á sus respectivas Diputaciones provinciales una copia autorizada de las listas de los voluntarios que elevaron al Ministerio de la Gobernación.
1896/03/17. Zerrendak argitaratzeko legea
- Gaceta de Madrid, 77 zbk. 927.-929. orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
1986eko martxoan beste lege bat onartu zuten, euskal boluntarioen zerrendak Gaceta de Madrid-en argitaratzeko, 1895/04/02eko legearen onurak jaso ahal izateko.
- Ilmo Sr.: El Rey (Q. D. G.), y en su nombre la Reina Regente del Reino, se ha servido disponer que se publique en la Gaceta de Madrid, á los efectos de la ley de 2 de Abril último, las listas de los voluntarios vascongados que durante la última guerra civil defendieron con las armas los derechos del Rey legítimo y de la Nación.
Hurrengo egunetan (1896/03/17-1896/06/03) argitaratu zituzten herriz herriko zerrendak. Eta hortik aurrera, noiz ipinian izen soldeak gehitzen zituzten, edota zuzenketak egiten zituzten. Soraluzeri dagokionez, egun bakar batean (1903/04/16) izen kopurua bikoiztu egin zuten.
Boluntario liberalen Soraluzeko zerrenda
Gaceta de Madrid-en argitaratutako zerrenda hauei esker liberal soraluzetarren izen asko ezagutzen dugu. Den-denak ez daude (hil zirelako, semerik ez zutelako, ordurako herritik alde egin zutelako...) baina ia ehun eta berrogeitamar izenek osatzen dute zerrenda.
1896/03/22. Hasierako zerrenda
- Gaceta de Madrid, 82 zbk. 980.-981. orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
Hasierako zerrenda honetan 96 izen agertzen dira, denak Askatasunaren boluntarioarenak. Abizen bakarra dutenez, kasu askotan zaila edo ezinezkoa da datu gehiago bilatzea.
1903/04/16. Beste 76 izen berri
- Gaceta de Madrid, 106 zbk. 197. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
Beste 76 izen erantsi zituzten, horietako 54 Askatasunaren boluntarioak, eta beste 22 Erbesteratuen Batailoiarenak. Kasu honetan izena eta bi abizenak agertzen dira, datu bilaketa errazten.
1903/08/11. Lagun berria eta zuzenketa
- Gaceta de Madrid, 223 zbk. 1.898. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
Ambrosio Orueta Unamuno gehitu zuten zerrendara, eta Tomás Oregui Arrietaren datuak zuzendu.
1903/12/03. Zuzenketa
- Gaceta de Madrid, 337 zbk. 821. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
Data honetan lagun baten izen-abizenak zuzendu zituzten: Francisco Lacuesta y Rubio.
1910/04/28. Lagun berria
- Gaceta de Madrid, 118 zbk. 193.-194. orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
Eusebio Eguren Arroyabe gehitzen da Soraluzeko liberalen zerrendara.
1873/09/03. Beste liberal bat, baina Valentzian
- Gaceta de Madrid, 246 zbk. 1.588.-1.592. orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
Aurrekoez gain, beste soraluzetar batzuk ere aritu ziren liberalen alde. Jesusa Yturriaga Unamuno soraluzetarra (1844/01/14) Pascual Serra Fernández (1843) armaginarekin Soraluzen ezkondu zen (1861/05/14). Hamar urte geroago, Valentzia inguruan ari ziren, gizona "primer batallón franco de la República"ren armagilea izan zela[5].
- Albaida.
- Barruti honetako lehen auzialdiko epailearen gaurko probidentzian, epaitegi honetan bideratzen ari den auzian erabakitakoa eta Antonio Aparisi-ren hilketari buruzko nire, eskribau berreslearen, ofizioaren bidez, honako hau erabaki da: 15 eguneko epean ediktu hau argitaratzen denetik hasita, eta epaitegi honetako salan entzunaldi-orduan izanik, honako hauek agertzeko aipatutako epaitegian lekuko gisa egin zituzten adierazpenak berresteko:
- Francisco Trehis y Mateu, Valentziakoa, ezkongabea, ofizioz zapataria eta 18 urtekoa; José Clemente y Blasco, Pinakoa, Castellón de la Plana probintziakoa, ezkondua, igeltsero-peoia, 42 urtekoa; Francisco Jiménez y Carabal, Valentziakoa, ezkongabea, zeta ehulea eta 25 urtekoa; Domingo Cortina, Valentziako Carpecakoa, zerbitzaria, ezkongabea eta 23 urtekoa; Juan Bautista Pascual y Juan, Valentziakoa, ezkongabea, arotza eta 18 urtekoa; Alfonso Romero, Almeriakoa, ezkongabea, arotza eta 33 urtekoa; Félix Vázquez, Palma de Mallorca-n jaio eta bizi dena, ezkongabea eta marinela; Miguel Baixauli y Marin, ezkongabea, ogibidez nekazaria eta 29 urtekoa, denak probintzia honetan Nicolas Plaza buru zuen Errepublikako lehen batailoi franko desagertuaren kideak; eta Maria Jesus y Zuriaga, Soraluzekoa, Gipuzkoako probintziakoa, Pascual de la Serraren ezkontidea, aipatutako indarraren armagilea eta 30 urtekoa, nun bizi den ez dela jakiten.
- Eta aipatutako gizakiei zitazioa egiteko Gaceta de Madrid-en eta probintzia honetako aldizkari ofizialen bidez, eta Gipuzkoa, Palma, Almeria eta Castellón de la Planakoen bidez, eta lehen deialdi honetan agertzeko betebeharra dutela ohartarazteko, 5etik 50 pezetarainoko isunaren pean, honako zedula hau jartzen dut, Albaidan sinatzen dudana, abuztuaren 26an. Francisco S. Andilla.
Erreferentziak
- ↑ Askatasunaren Boluntarioak.
- ↑ Erbesteratuen Batailoia.
- ↑ Inguruko Askatasunaren boluntarioen kopurua: Eibar (843), Bergara (237), Arrasate (70), Aretxabaleta (30), Oñati (85), Deba (59), Mutriku (45). Honetaz gain, Eibarko beste 300 izen agertzen diraErbesteratuen Batailoian.
- ↑ Sistema honen bidez, probintzia bakoitzak kopuru jakin bat esleituta zuen, eta urtero zozketa egiten zen gazte guztien artean, kupoa bete arte. Gutxi gorabehera bostetik batek soldadu joan behar zuenez, "quinto" esaten zitzaion sistemari. Hori bai, inork nahi ez bazuen soldadutzara joan behar, libratzea zeukan diru polit bat ordainduta. Aberatsak libratzen ziren, eta beren tokiak pobreek bete behar!
- ↑ Izenak Maria Jesús y Zuriaga eta Pascual de la Serra agertzen dira.