Errekaldeko zubia (eu)
Errekaldeko/ Atxuriko/ Maspeko/ Santa Anako zubia | |
---|---|
Ibaia | Deba |
Urtea | 191. |
Mota | Harria eta porlana |
Luzeera | 28 m |
Zabalera | 2 m |
Altuera | 5 m |
Erabilera | Oinezkoa |
Azalpen orokorrak
Zubi hau izen bereko harpasuak ordezkatzeko egin zuten, 1910 hamarkadan. Sasoi hartakoa da Gabolatseko zubia ere, oso antzekoa.
Zabaldu zutenean, zubiak Maspe eta Atxuri lotzen zituen, eta hortik Maspeko zubia edo Atxuriko zubia izenak. Gerora, Santa Ana kalea bertara heldu zenean Santa Ana zubia ere esaten hasi zitzaion. Eta Errekaldeko zubia ere, izen zabalduena.
Bitxikeri moduan, alde batetik zein bestetik etxe azpitik pasatzen da, Santa Ana 26 eta Atxuri 13, denetara 58 bat metrotako pasabidea osatuz. Santa Ana aldetik irisgarritasun ona badu ere, Atxuriko aldean estuasunak ditu, eta hamar bat harmailako eskilara ere.
Gabolatseko zubian bezelaxe, zubiak harrizko bi zutabe eder ditu. Bota nahi dute, urari traba egingo duelakoan.
(Handiago ikusteko, gainean sakatu)
Kokapena
Kontuak
Berez, Errekaldeko zubia izena ez da zuzena, zubiak Maspe ingurua eta Atxuri kaleak lotzen dituelako; Errekaldea gertu dago, baina ez bertan. Hala ere, izen zabalduena Errekaldeko zubia da.
Etorkizuna
Gorago jaso den moduan, zubiak irisgarritasun oso eskasa dauka. Gainera, eta teknikoen arabera, ufalak direnean zubi honen harrizko bi zutabeek talka egiten diete ureei eta, ondorioz, ur maila igotzen dute, arriskua handituz.
Soraluzeko Hiri-Antolamenduko Plan Orokor berriak jasotzen duenez, metro batzuk gorago Errekaldeko pasabide berria eraikitzeko asmoa dago. Eta pasabide berria zabalduta Errekaldeko zubia botako dute.