Atxolingaña (eu)

    Sorapediatik
    Atxolingaña / Atxolin
    Altuera 841 m
    Buzoia Bai
    Mendilerroa Mazelaegi
    Bailara/ Herria San Andres / Elgoibar
    Soraluzetik Ordubete eta 45 m.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Mendi baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...


    Azalpenak

    Mazelaegi mendilerroko tontorra, Sabua (760 m) eta Pagobedeinkatu (797 m) mendilepoen artean dago, Kortazarretik baino Irukurutzetatik gertuago.

    Ipar-Ekialdeko isurialdeak Elgoibarko San Lorentzo bailarara begiratzen du. Tontorretik gertu pago-txara eta garo sailak dira nagusi, eta beherako pinua. Hego-Mendebaldeko isurialdeak Soraluze aldera begiratzen du, eta landarediari dagokionez goikaldean garoa eta otea, eta beherago insignis pinua eta izaia aurkituko ditugu batik bat.

    Euskal Herriko ikuspegi ederrenetarikoa dela diote, alde batera zein bestera begiratu ikusmira zabala baitauka. Aiako Harriak eta Pirinio aldeko mendiekin batera, gure inguruko Oiz, Ganekogorta, Aramotz, Gorbea, Anboto, Udalaitz, Elgea, Zaraia, Urkila, Aloña, Aizkorri, Urbasa, Andia eta Aralar ikus daitezke, besteak beste, handik.

    Tontorrean izen bereko trikuharria dago. Ekialdera beste tontor txikiagoa dago, Atxolin Txikia (830 m), honek ere bere tumulua duela (825 m). Mendilerro osoan hainbat trikuharri daude: Aizkoin (806 m), Pagobedeinkatu (797 m)…

    Tontorretik ikuspegi orokorra (Jose)


    Igoera

    Soraluzetik (110 m) ipar-ekialdera jotzen Sabua mendilepora (760 m) heldu daiteke; Sabua mendilepo hau Kortazarreko Haitza (749 m) eta Atxolin (848 m) erdibidean dago. Handik mendilerroa ibiltzeko bi norabideetan ez dako inolako zailtasunik.

    Kortazar (749 m) eta Irukurutzeta (898 m) arteko ibilbidea oso ohikoa da, tartean historiaurreko hanbat trikuharri eta tumulo ikusteko aukera dagoela.

    Irukurutzetako trikuharriaren inguruan erromeria ospatzen zen aintzina, azken urteetan berreskuratu dena.


    Mendizaleak eta jaiotza (Plaentxia.eus 2007)

    Kontuak

    Buzoiaren ondoan Primitibo Etxeberriaren omenez jarritako plaka dago.

    Abenduko hasieran jaiotza jartzen dute bertan, eta Errege Eguna pasa eta gero erretiratzen dute.

    1970 hamarkadan Atxolin izeneko taberna zabaldu zuten, Elizburu kaleko 1. zenbakian. 2000. hamarkadan itxi behar izan zuten, etxea bota eta berria egin zutenean.

    Plaentxi Herri Ikastetxeko Gurasoen Elkarteak Atxolin izena darama.

    2017 urtean Domentx Ucin musikagile eta irakasle soraluzetarrak Atxolin izeneko biribilketa estreinatu zuen Arrasaten. 2019ko Santiago-Santanetan herriko txistulari bandak Kontzejupean jo zuen, Imanol Lopezek ondutako Nere Plazentziatxo-rekin batera[1].


    Informazio osagarria

    Atxolin buruzko informazio gehiagohainbat web gunetan topa daiteke:

    • Atxolin. www.mendiak.eus (euskaraz)
    • Atxolin. www.luberri.net (euskaraz)
    • Atxolin. Wikipedia (euskaraz)
    • Atxolin. www.mendikat.net (Javier Urrutia, gazteleraz).

    Eta bertatik pasatzen diren ibilbideak:


    Erreferentziak