Torlojugintza. Folklorea (eu)
XX mendeko bigarren erdialdean torlojugintza Soraluzeko ardatz ekonomikoa izanik, hainbat areasto laga du herriko folklorean.
Placencia de los Tornillos
Armagintzarekin gertatu zen moduan, 1960 hamarkadan ia herri guztia torlojugintza aritzen zen. Guzti horregatik, La Voz de España egunkariak agertutako artikulu batean, Iñaki Linazasorok idatzi zuen:
- Placencia de las Armas –zehatzago, Placencia de los Tornillos- Gipuzkoako herririk itsusienetakoa da, urbanismo aldetik, noski...[1]
Oraindik ere, Soraluze aipatzeko "herri tornilleroa", "hiribildu tornilleroa" eta antzekoak erabiltzen dira.
19xxko danborrada
Kontrargiren garaikurra
XX mendeko azken urteetatik Kontrargi elkarteak herriko argazki-rallyea antolatzen du urtero, Gipuzkoako beste hainbat argazki-elkarteekin batera: Herriz herri.
Beste sarien artean, argazkilari onenari garaikurra ematen zaio: torloju handi bat, herriko industri-tradizioaren omenez.
Plaentxiako tornillerua
Urteetan kontatu izan da Plaentxiako tornilleruaren istoria[2]... baina oker ulertuta!
Behin bazen Soraluzen torlojugina, seme azkarra zuena. Donostiara bidali zuen "empresariales" ikastera, ESTEra. Eta, karrera bukatuta, lantegira ekarri zuen.
Mutilak, lehenik eta behin, koste azterketa egin zuen: torloju bat honenbestetan saltzen bazen, berau egiteko honenbeste behar zen materialetan, honenbeste eskulanean, honenbeste makinak amortizatzeko, honenbeste... Azkenean, aitari esan zion: "Aitta! sarrerak eta urteerak aztertu ostian, torloju bakoitzeko pare bat zentimo galtzen ari gara.". Eta aitak bizkor erantzun: "Ez dotsa ardura, seme, asko eitten dogunez...".
Eta honaino kontatu izan da istoria, Soraluzeko tornillerua tontotzat hartuz. Baina aita azkarra zen, semea baino gehiago! Aipatutako torlojuak latoizkoak ziren, dekoletajen egindakoak. Eta semeak ez zuen kontutan hartu mekanizatuetako txirbila: latoizko txirbil hau jaso eta saltzen denez, aitak torloju bakoitzeko hiru zentimo irabazten zituen!
Erreferentziak
- ↑ Placencia de las Armas –para ser más exactos– Placencia de los Tornillos, es una de las villas más horrendas de Guipúzcoa –urbanísticamente conceptuada, se entiende. Placencia. Ignacio Linazasoro (La Voz de España, 196x).
- ↑ Esateko, Ignacio Linazasoro 1966 urtean Donostiako La Voz de España egunkarian. Artikulua irakurtzeko, sakatu hemen