Torlojugintza. Produktuak (eu)
Jatorrizko produktuak
Torlojugintzaren oinarrizko hiru piezak torlojua, azkoina eta zirrindola dira.
Torlojua[1] piezak lotzeko erabiltzen den osagai mekanikoa da, lepo edo zuztar baten inguruan hari helikoidala duena.
Bi pieza lotzeko torlojua bigarren piezan lot daiteke. Baina lotzeko piezak dituenean, atzetik azkoin[2] batez finkatzen da.
Bukatzeko, lotutako piezak egonkortzeko edota torlojua ez askatzeko, askoran zirrondolak[3] erabiltzen dira. hiru pieza mota datoz burura: torlojuak, azkoinak eta zirrindolak.
Ezaugarriak
Kopuruak
Piezak kopuru handitan ekoizten dira: erlo ertainetan, handitan edo oso handitan. Beraz, ekoizpen sistema automatikoak behar dituzte.
Formak
Piezak luzeak izaten dira (torlojuak) edo zapalak (azkoinak eta txarandelak).
Ardatz simetria barruan buru exagonalak eta ariak sartzen dira. Simetria Torloju eta azkoinek haria dute,
Honetaz hain, batez ere torlojuek, simetria abadute ebaketak, txaflanak
Tamainak
Materiala
Gehienetan pieza metalikoak izaten dira: burnia, altzairua, altzairu herdoilgaitza... baita letoia, brontzea, aluminioa... moduko materialak ere. Eta inoiz plastiko bereziak ere erabiltzen dira.
Material hauetako batzuk (letoia, brontzea, aluminioa, kobrea...) ezaugarri berezia dute: garestiak direnez, mekanizatzen direnean sobratutako txirbila jasotzen da gero saltzeko. Ondorioz, prozesuen kalkulu ekonomikoetan mekanizatuek kostu negatiboak dituzte, "dirua ematen dute". Honi buruz Plaentxiako tornilleruaren istoria sortu zen.
Merkatua
Hasiera batean, torlojugintza produktu ia denak estandarrak ziren. Baina XX mende azken hogetamar urteetan autogintza merkatua asko garatu zen. Merkatu honek torloju bereziak erabiltzen ditu, eta kasu bakoitzean prozesua (eta utilajea) asmatu behar da goitik behera.
Asmatutako prozesu hauek oso doiak izan behar dira: alde batetik kalitate oso altua bermatu behar delako, eta bestetik pieza bakoitzeko etekin ekonomikoak marjinak oso estuak direlako.
Produktu berriak
Autogintza merkatuan sartuta, balio erantsi handiagoren bila torlojugileek beste pieza mota batzuei ekin diete teknologia berberak erabiliz,nahiz eta askotan torlojuak ez izan.