Belluaire (eu)
Belluatre | |
---|---|
Estiloa | Neobarrokoa |
Mendea | XIX - XX |
Kokapena | Udaletxea |
Mota | Eskultura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Azalpena eta historia
Belluatre Eugène Marioton frantziarraren lana da. Honek ereduak lantzen zituen, eta ostean brontzezko hainbat kopia egiten zituen, Parisko Siot Decauville arte-fundizioan.
Zubi Nagusian dagoen Le vainqueur (Irabazlea) eskulturarekin bateea, Jose Luis Larrañaga alkateak Madrilen erosi omen zituen 1967 urtean. Lehena Udalerxean utzi zuten, eta bigarrena Zubi Naguskko iturri berriaren gainean.
Eugène Marioton
Eugène Marioton (Paris 1857-1933) eskultore eta dominagilea izan zen. Anaiak ere artistak izan zituen: Claudius (eskultorea) eta Jean Alfred (margolaria).
Heziketa klasikoa izan zuen. Lehiaka askotan parte hartu zuen (1883-1903), batez ere Salon de la Société des artistes françaiszelakoan. Irabazten ari zen ospeari esker, 1905 epaile izendatu zuten, eskultura sailean.
Bere lanak hainbat tokitan ikus daitezke: Paris, Rouen, Béjaïa (Aljeria), Errumania... Eta sarri askotan nazioarteko enkanteetan eskuragarri izaten dira.