Gizartea. Andreen langabezia (eu)
Datuak
Iturria Urtea Aktiboak Langabeak Ehunekoa Aurretik
lan egin duteLehen enplegua
bilatzenBEZ 1986 493 190 % 38,54 52 138 BEZ 1991 533 177 % 33,21 65 112 BEZ 1996 618 269 % 43,53 109 160 BEZ 2001 690 104 % 15,07 68 36 BEZ 2006 757 71 % 9,38 56 15 Babui 2010 797 71 % 8,91 61 10 BEZ 2011 772 124 % 16,06 104 20 Babui 2015 821 142 % 17,3 126 16 BEZ 2016 820 160 % 19,51 146 14 Babui 2016 818 165 % 20,17 147 18 Babui 2018 859 143 % 16,65 133 10
Bilakaera
Andreen langabezian ere hiru tarte berezi daitezke, baina bilakaera
Aurreneko hamarkada (1986-1996) oso oso txarra izan zen. Andra langabetu asko zeuden hasieratik, ez ziren lanerako urte onak eta hamar urte horietan andra mordoa sartu zen lan merkatuan. Gizonezkoekin ez bezala, andreen langabezia 1996 urtean jo zuen goia, 269 langabetu eta % 43,53 tasarekin.
Hurrengo hamabost urteetan langabezia asko jaitsi zen. Eta, nahiz eta andra langileen kopurua handitu, emakumeen langabezia gizonen azpitik jarri zen, %10rren azpitik hain zuzen. 2010 urtetik aurrera langabezia berriro igo da, andreen artean gizonen artean baino gehiago, azken urteetan lau puntu gainetik dagoela.
Bestalde, 1986-2006 tartean langabe mota bi zeuden: lan merkatura sartu berriak (gehienak) eta lan barik geratutakoak. Ordutik hona egoera aldatu da zeharo: lehen lanaren bila ari direnak oso gutxi dira, gehienak lan kontratua bukatutakoak dira.
Erreferentziak
- Datuen Excela ekartzeko Biltegi digitalera joan.
- EUSTAT. Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak (1986-2016).
- EUSTAT. Biztanleria aktiboari buruzko udal inkesta (2010-2018).