Erregetxe plaza (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:27, 9 abendua 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Kokapena

    Erregetxe plaza Erregetxea zegoen tokian dago, Plaza Zaharraren gainean eta Etxaburueta kalearen alboan.

    Lauki baten forma du, eta neurriak honako hauek dira: 51 bat metro luze eta 33 metro zabal.

    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuen, eta harresiak eraikitzeko. Harresia Goikokaleta ingurutik pasatzen zen, gaur eguneko Erregetxea kanpoan utziz.

    1.804-1.809 urtetan Erregetxea eraiki zuten, eta gremio sistema 1.865 urtean desagertu zenean Udalak jabetu zen eraikinaz. Ordutik aurrera Erregetxean denetik egon da: eskola arruntak, etxebizitzak, musika eta marrazki eskolak, berdura eta arrain plaza, herri-garbitzaileak, postetxea, torloju tailerrak, kortak eta komunak. Eta ostean asto tokia eta perra tokia zeuden.

    Eraikina gero eta makalago zegoenez, 1976 urtean Udalak eraitsi zuen. Geroztik orubea aparkaleku moduan erabiltzen da, 60 bat ibilgailuendako tokia daukala.

    2.000 urte inguruan lurpeko aparkatokia egiteko asmoa sortu zen, eta gaineko aldea oinezkoentzat utzi. Baina aparkalekuak erosteko jende nahikorik agertu ez zenez, proiektuak ez zuen aurrera egin.


    Etorkizuna

    2016 urtean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (Plan General de Ordenación Urbana) onartu zen.

    Bertan planifikatutakoa gauzatzen bada, Erregetxea oinezkoentzako plaza izango da, eta inguru guztian aterpea jarriko diote, euribabesa.

    Beraz, gaur eguneko aparkalekua desagertuko da. Bakarrik 15 plaza gordeko dira, gaur egun txandaka moduan erabilitakoak. Eta, geologia azterketen arabera, beharbada azpiko aparkalekuaren egitasmoa berriro hartuko da.


    Erreferentziak