Osintxuko ibilbidea (eu)

    Sorapediatik
    Osintxu trenbidetik (K. Schlemmer 2011)

    Ibilbide honek Soraluzetik Mekolalderaino eruango gaitu, trenbide zaharraren plataforma erabiliz.

    Soraluze-Mekolalde tarte hau etorkizuneko Debako bidegorriaren zatia da, apurka egiten ari dena. Tarte honetaz gain gaur egun Elgoibar-Maltzaga, Bergara-Eskoriatza eta Oñati.Elorregi (San Prudentzio) tarteak eginda daude, eta Maltzaga-Eibar, berriz, lanetan.

    Mapa kargatzen...


    Nola heldu

    Geltokitik irten, barne zeharbidetik segi eta, Oleara heltzerakoan, trenbidetik segi. Beherago Olearen antepara ikusten da

    Aurrerago, eskuman Txurruken auzunea, eta goian Salonazpi eta Salon.

    Segi aurrera, eta Arkaitzeko tuneletik kanpotik pasako gara, tunela egin baino lehenago trazaduratik. Gero, ezkerrean Azkaitz baserria zegoen.

    Aurrerago eskumaldean Mendizabal industrialdea alboan, eta ibaiaren beste aldean Sologoeneko zentrala.

    Segi aurrera, eta industrialdea bukatzeranoan ezkerrera gorago Zuloaga baseria, eta eskuman bestekaldean Irukurutzeta biribilla.

    Aurrerago, eskuman zentraleko erretena ikus daiteke. Errebueltan, Egotzarako errepidea, Bolu izandakoa eta Mugarri bestekaldean.


    Osintxu

    Egotza errekak markatzen du Soraluze eta Bergara udalerrien arteo muga. Punto honetatik aurrera Osintxuko lurretan sartzen ari gara.

    Osintxuko saihesbide azpitik pasako gara (iparraldeko muturra), eta aurrera egingo dugu. Metro batzuetara, Deba ibaian, Sologoeneko presa agertuko da, Sologoeneko zentralendako ura biltzen duena.

    Osintxu auzunera gerturatzerakoan, Muskiritsu errekaren ezkerrean Bolu eta Bolu-barri baserriak agertzen dira. XIX mendean Muskiritsu erreka honek Irukurutzeta-Kortatzar mendilerro osoari izena ematen zion: Muskiritsu mendia.

    Erreka zeharkatu eta Debaren bestekaldean Osintxu auzunea ikusiko dugu, eliza eta guzti.

    Osintxutik aurrera SOraluze lantegia,


    Mekolalde

    gero saihesbide azpitik pasa atzera eta Mekolalderaino. Guar egun ez bada ezer antzematen ere, bertan zegoen geltokia, Zumarragakoa eta Gasteizkoa banatzeko.

    Hemendik aurrera bi aukera duade, baina prestatzeke: goiko trena eta beheko trena.


    Irudiak

    Ondorengo argazkiak Bahnstrassenradwege: Antzuola-Soraluze lehengo trenbidetik web orrialdetik hartuta daude eta, beraz, ibilbide honen kontrako ikuspegitik aterata daude (hau da, Mekolalde >> Soraluze).

    (handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Erreferentziak