Komunikabideak. Trenbidea (eu)
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
Durango-Zumarraga trenbidea
XIX mendearen bukaeran, Bilbao eta Donostia ez ziren trenez lotuta, gurdiz eta diligentziaz baizik. Gauzak zein pertsonak garraiatzeko Mirandako buelta egin behar zen: Bilbao >> Urduña >> Ebroko Miranda >> Gazteiz >> Altsasu >> Zumarraga >> Donostia.
Halako buelta handia ekiditzeko, Ferrocarril Central de Vizcaya enpresa sortu zuten Bilbao-Durango trenbidea egiteko (1882). Arrakasta handia lortu zutenez, trenbidea luzatzea erabaki zuten, Zumarragaraino hain zuzen. Modu honetan Donostiarako bidea asko mozten zen: Bilbao >> Durango >> Eibar >> Soraluze >> Bergara >> Zumarraga.
Trenbidea lau zatitan eraiki eta zabaldu zuten:
- Durango-Zaldibar. 1887.ko uztailak 1an zabaldu zen.
- Zaldibar-Elgoibar (Karkizano). 1887.ko irailak 22an zabaldu zen.
- Maltzaga-Bergara. 1888.ko uztailak 1an zabaldu zen.
- Bergara-Zumarraga. 1888.ko abuztuak 26an zabaldu zen.
Trenbidea bukatu zenean, Bilbaotik mugarainoko garraiobide azkarrena (bidaiariak, merkantziak) trenbidea zen, eta Soraluzetik pasatzen zen.
Elgoibar-Donostia trenbidea
Zumarragarainoko trenbidea eginda, Bilbotik Donostiarako bidea asko murriztu zen, bai denbora zein kostuan. Arrakasta bikoitza izan zuen, merkantzia zein bidaiarien aldetik.
Baina oraindik koxka bat zegoen, trenbideen zabalera: Bilbaotik Zumarragarainoko trenbidea metro bateko zabalera zuen, eta handik Donostiarainokoa zabalera iberikoa zuen<ref>Zabalera iberikoa = Gaztelako 6 oin =
Gero, Elgoibar - Donostia zatia egin zuten eta 1901 urtean zabaldu. Azkenik, 1906 urtean konpania guztiak batuta Ferrocarriles Vascongados enpresa sortu zuten, sare hau ustiatzeko.
Trenbideak ibaiak jarraitu zuten, orduko errepideen paraleloan.
Baina hasieran trenbide lerro garrantzitsuena Bilbo-Durango-Eibar-Soraluze-Zumarraga izan zen, eta han Norteko ferrokarrilarekin lotzen zen (189x). Ergoibarkoa adarra izan zen, nahiz eta aurki Debaraino luzatu.
Lotura berriak
Baina (1910) Deba eta Zumaia lotu zutenean, ez zen denbora asko pasa lerro nagusia Bilbao-Donostia izatea, eta Soraluzetik pasatzen zena adarra izan zen. Gasteiz eta Lizarrarako trena zabaldu zutenean ere egoera ez zen aldatu.
Trenbidea kendu
1967 urtean Gasteizkoa, eta 1971 urtean Zumarragakoa.
Ondorioak
Komunikazio askoz hobeak, industriarako zein komertziorako. Baina trenbideak ez zuen Soraluze berriro erdibidera ekarri. Kentzea hanka sartze ederra!