Atxolin Txiki mendia (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Mendia (eu) | izena = Atxolin Txiki | altuera = 830 m | buzoia = Ez | mendilerroa = Mazelaegi...)(r)en berrikusketa, ordua: 20:49, 17 ekaina 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Atxolin Txiki
    Altuera 830 m
    Buzoia Ez
    Mendilerroa Mazelaegi
    Bailara/ Herria San Andres
    Soraluzetik Ordubete eta 45 m.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Azalpenak

    Mazelaegi mendilerroko tontorra, Atxolinen alboan dago, hegoaldean.

    Ipar-Ekialdeko isurialdeak Elgoibarko San Lorentzo bailarara begiratzen du. Tontorretik gertu pago-txara eta garo sailak dira nagusi, eta beherako pinua. Hego-Mendebaldeko isurialdeak Soraluze aldera begiratzen du, eta landarediari dagokionez goikaldean garoa eta otea, eta beherago insignis pinua eta izaia aurkituko ditugu batik bat.

    Tontorraren inguruan bi megalito ditu, izen bereko trikuharria (825 m) eta zista hain zuzen. Mendilerro osoan hainbat trikuharri daude: Aizkoin (806 m), Pagobedeinkatu (797 m)…

    Ikuspegi orokorra (Jose)

    Igoera

    Soraluzetik (110 m) ipar-ekialdera jotzen Sabua mendilepora (760 m) heldu daiteke; Sabua mendilepo hau Muneta (749 m) eta Atxolin (848 m) erdibidean dago. Handik Atxolin mendira igo daiteke, eta bertatik Atxolin Txikira jeitsi (5 minutu), edo Atxolin albotik pasatuz, hegoaldetik Atxolin Txikira igo. Ez batak ez besteak ez dute inolako zailtasunik.


    Atxolin Txiki II zista (Campoarrondo 2019)

    Kontuak

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek tumulua aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    Baina alboko zistarekin ez ziren konturatu. 2001 urtean, berriz, talde batek antzeman zuen, eta Arbasoak proiektuaren barruan, 2015 urtean Aranzadi Elkarteko teknikoek zundaketak egin zituzten.


    Informazio osagarria

    Atxolin Txikiri buruzko informazio gehiago Atxolin mendiari buruzko hainbat web gunetan topa daiteke:

    • Atxolin. www.mendiak.eus (euskaraz)
    • Atxolin. www.luberri.net (euskaraz)
    • Atxolin. Wikipedia (euskaraz)
    • Atxolin. www.mendikat.net (Javier Urrutia, gazteleraz).
    • Atxolin. www.mendiak.net (gazteleraz, ez dago informaziorik).

    Eta bertatik pasatzen diren ibilbideak:


    Erreferentziak