Sudango Sultana (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Sudango sultana
    Egilea/k Ander Ezenarro Urzelai
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Gerardo Ezenarro
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Sudango Sultana
    ta bere familiak
    Europa ikustera
    gera etorriak
    herririk herri gabiltz
    dana ikusiaz
    zuekin pasatzeko
    haratuzte jaiak.


    Sultanak emazteak
    asko izanarren
    horietatikan bat
    horra non datorren
    berori etorri da
    dalako ederren
    baina esklabuentzat
    hauxe da okerren.


    Ingles esploradore
    gizona azkarra
    horren mapetatikan
    jo degu honera
    ikusirik fabrikak
    sarturik barrura
    Plazentziako lanakin
    ikaratu gera.


    Gure igarle honek
    dadukan lan gaitza
    honek igartzen dio
    noiz dagon ekaitza
    gauza guztiak honen
    eskuan dabiltza
    honek dauka Sultanan
    jauregiko giltza.


    Esklabuak daukate
    bizitza astuna
    beti daude ikusten
    arpegi iluna
    etortzen bazaiote
    aurrera Sultana
    belauniko jarrita
    daroe eguna.


    Beltzak izanagatik
    ez gera piztiak
    ez eta zuek uste bezain
    pertsona itsusiak
    Afrikako erdian
    jaio ta haziak
    gu beltzitutzen gaitu
    Sudango eguzkiak.


    Sultanen soldaduak
    zaintzaile leialak
    gau eta egun beti zutik
    dagozen mutilak
    etorriarren inoiz
    gaizkile abilak
    beren lantza puntakin
    laster dira hilak.


    Nola gure diruak
    ez duen korritzen
    hargatik hasi gera
    hemengoa biltzen
    inoiz Sudan aldera
    bazera etortzen
    ahalegin egingo dugu
    zuek ondo hartzen.


    Azalpenak

    Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Zapatariak.

    Letra Gerardo Ezenarro semeak jaso zuen, eta Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu. Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.


    Erreferentziak