Txokolate lapurretan (eu)
Izena/k | Txokolate lapurretan |
Tokia | Plaza Barria |
Materiala | Ez da behar |
Adina | 4 urtetik aurrera |
Partaideak | 5 eta 10 arte |
Joko hau Plaza Berrian jolasten da, harrizko zoruak duen forma erabiliz.
Hasiera
Ume talde batean inork txokolate lapurretan oihu egiterakoan, zeuden tokian zeudela, denak korrika Plaza Barrira hasiko ziren, erdiko borobilera hain zuzen. Azkena heltzen zena lehen jokaldiaren paga izaten zen.
Orduan, paga erdiko borobilean geratzen zen, eta gainontzekoak beren esparrutara joaten ziren.
Arauak
Txokolate lapurretan jolasean hiru esparru bereizten dira: erdiko borobila, harlosa luzeak eta ibaiko harriz egindako aldeak.
Pagaren esparruak erdiko borobila zein harlosa luzeak dira. Bertatik mugitu behar du, eta ezin du ibaiko harriz egindako aldetan bi oinak batera jarri, beti harlosa bat hankarekin ikutu behar du.
Libreek, berriz, erdiko borobiletik zein ibaiko harriz egindako triangeluetatik ibili beharko dute. Ezin dute harlosarik zapaldu, baina bai salto egin gainetik. Erdiko borobiletik pasatzen diren bakoitzean "Txokolate lapurretan!" oihu egin beharko dute, paga jakinaren gainean jartzeko.
Pagak libre direnak harrapatu behar ditu; harrapatzeko nahikoa da ikutzearekin. Baina ezin da edozein lekutik ibili.
Zapaldu ditzaketen bide bakarrak, zabalenak dira eta beti ere, txokolate lapurretan pasa hitza esan ondoren. Alderantziz ere gertatzen da, erdian dagoenak ezin du libre daudenen gunea zapaldu.
Pagak libre bat harrapatzen duenean, bigarren hau paga bihurtzen da. Eta halaxe denak harrapatu arte.
Inoiz libre batek harlosaren bat zapaltzen badu, edo "Txokolate lapurretan!" oihu egitea ahazten bazaio, harrapatuta dago eta paga izatera pasatzen da.
Pixkanaka harrapatzaileen taldea handituz joango da.
Bukaera
Libre dauden partaide guztiak harrapatzen direnean, jolasa amaitu egiten da.
Pagak lehena harrapatutakoa paga berria izango da, jolasa berriz hasteko.