Soraluzeko berbak (eu)
Gainontzeko herrien moduan, Soraluzeko euskarak badu bere hizkera propioa: berba solteak, esamoldeak eta esaera zaharrak.
Kasu askotan, hitz eta esamolde hauek gertuko inguruneari eta eguneroko jardunari lotzen zaizkio; hizkuntza herrikoia dira. Batzuetan, inguruko herrietan ere erabili ohi dira eta beste zenbaitetan, asko zabaldu direnez, euskara batuaren hiztegian sartzera ere iritsi dira.
Tamalez, gaur egun askotan bertako hitz eta esamoldeak erabili beharrean erdaratik edo batuarengatik hartzen ditugu. Gure hizkuntza herrikoia pixkanaka galtzen ari da, kaleko hizkuntzaren erabilgarritasuna eta aberastasuna murriztuz eta, ondorioz, hizkuntzaren beraren osasuna.
Hemen jasotakoek hiru iturri nagusi dute: Antxon eta Edu Oregi[1], Ramiro Larrañaga[2] eta Soraluzeko AEK.
Berbak | Esanahiak eta adibideak | |
---|---|---|
A | Afariketan | Umeen jolasa, sukaldeko tresna txikiak erabiliz jana prestatzearen egin. Lagunekin afariketan laga dot umia. |
Aitapuntako | Aitabitxia. | |
Alatian | Bizkarreraz igeri egin, gora begira igeri egin. Alatian be ondo eitxejok igari. | |
Amapuntako | Amabitxia. | |
Añube | Ozpel, eguzkirik jotzen ez duen lekua. San Martzial euzki lekua da, baña Sagar Erreka añubia. | |
Amama | Sorte handia. Diru edo ondasun errezak. Hori dok amama! | |
Amamurgil[3] | Uretara jauzi nahi bare eta goitik behera busti. Amamurgil einjok eta kostajokok uretatik urtezia | |
Amazulo | Amazale, beti amaren ondoan egotea nahi duena. | |
Antxitxika / Antxitxiketan | Lasterka, korrika. | |
Apropos / Aproposko | (esanahi bikotza) Nahita eginda. Brometan eginda. Apropos jantzi dau buzua. Karteria apropos izkutatu dotsa. | |
Ardi | Arkakuso. | |
Arrazixa | Arrantzan egiteko modu bat. Deba ibaiaren ibilguan butroia jartzen zen, eta harako bidea egiten bi harri ilara; orduan, ur goitik arrainak uxatzen ziren harrika arrazixaruntz butroian sartzeko. Harresi berbatik etor daiteke. Arrazixa joten ibili gaitxuk eta loiña batzuk artu jitxuagu illunzixan jateko. | |
Arpasuak | Deba ibaian zeuden harri handiak, ertz batetik bestera pasatzeko[4]. Ni beti arpasuetatik juatenok etxera. | |
Autxo! | Tori, hartu ezak! | |
B | Balebuleka | Izkutaketan (jolasa). Balebuleka ibiltzen ditxuk umiak pozixen. |
Barriketa | Hizketa, berbeta. | |
Beherako | Sabeleko. | |
Belakuan | Behereala, bat-batean, segituan. | |
Berbatsu | Hitzontzi, berbontzi. Isildu hari, berbatsu hori! | |
Berbontzi | Hitzontzi, berbatsu. | |
Bidetxior | Bidezka, bide zior. | |
Burutik-berakua | Meningitisa. Burutik-berakuakin il zan auzoko gizona. | |
D | Demanda | Eztabaida. Horrek lagunak beti demandan dihardue. |
Demasa | Asko. | |
Demaseko | Handia. Demaseko triskantza eiñ zeban igazko ufalak. | |
E | Elemena | Mordoa, kontatu ezinezko beste. Jende handixa entierruan, elemena! |
Erako | Tratu eta umere oneko. Arlote itxura dauka, baina erako gizona da. | |
Erlakesten | Zaldarra. | |
Eroso | Egoki, apropos. | |
Erregular! | Jakina! Zalantzarik gabe! | |
Errengilaran | Ilaran. Errengilaran ikasi dau leziñua. | |
Estesobre | Apendizea. | |
Etxapligu | Jaietako zuziria. | |
Etxezulo | Etxezalea. | |
Erlamino | Erlastarra. | |
Esparrua | Larra, ganaua bazkatzeko toki zabala. Ganauak esparruan dabiIlaz. | |
Esprabela | Sare moduko bat, arrantzarako erabilia. | |
F | Fiua | Lantegien adarraren soinua, langileen sarrera zein irteera iragartzeko[5]. Bigarren fiua jo baño lenago tallar barruan egon biar izatejuagu. |
Foballa[6] | Futbola. Guazen foballian jolastera. | |
G | Galanta | Oso handia, garaua. |
Galtzarbasaria | Sare moduan ehundutako bizkar-pardela edo makutoa. Jatekua mendira eruateko, ona izaten dok galtzarbasaria. | |
Gantxirrikak | Behin txerria hilda, gantza kentzerakoan sobratutako puxkak, frijitzen zirenak. Umiak giñanian, gantxirrikak be oso pozik jategiñuazen. | |
Gantxirrika opila / Gantxirrikopila | Gantxirrikaz egindako opila. | |
Ganigarrak | Zuhaitz batzuetan egiten diren adar lehorrak, sukaldetan erretzeko batzen zirenak. Mendira najoiak, ia gañigar batzuk ekartzen ditxuten. | |
Granuja | Arma lantegietan ofizioa ikasten ari ziren mutilei esaten zitzaien. Lana egiteaz gain mandatuak ere egiten zituzten. Bialduko juat granujia piezak ekartzera. | |
Garaua | Galanta, oso handia. Mutikote garaua da dakan edaderako. | |
H | Hankalatraba | Zaldi gainean joateko erabiltzen den jarrera. Jarri zaitxe hankalatrabaka jolasa hasteko. |
Harrapataka | Edozein modutan. Presaka eta ordenarik gabe. Konpasean alderantzizakoa. Harrapataka alde ein jok. | |
Hozkirri | Hotzikara. | |
I | Idol | Eurite, zaparrada handia. Demaseko idolak eduki douz aurtengo udan! |
Ipurloka | Prakerre, geldirik egon ezinda. | |
Ipursalto | Astoek atzeko hankekin egiten duten saltoa. | |
Izipulia | Gaur eguneko garbitasuna ez zenean, umeei buruan eta aurpegian sortutako zarakarrak. Gixajua izipuliakin beteta daok. | |
J | Jiratu | Eskuratu, lortu. Nundikan jiratu dok hori? |
Jiria | Egoera aldrebesa. Hau dok jiria, hau! Igaz ufala ta aurten sikutia! | |
K | Katamixar | Katagorria, urtxintxa. |
Kilika | Zelatan. | |
Kirrinpot | Porrota. Jasotzen asi dok eta kirrinpot ein jok. | |
Konpasean | Astiro eta ordenarekin. Harrapataka alderantzizakoa. | |
Kordela | Arrantza mota: gauez lotzen ziren kordelak, beren amuez, eta goizez begiratzera joaten ziren ia ezer zegoen. | |
L | Loka | Nasai, erdi solte. Pieza hori loka geratu jaku. |
Lokamusa / Lokamusu | Lo arina. | |
Losa | Espaloia. | |
M | Makalaldi | Ahulaldia, gaixoaldia, denboraldi motela. |
Malma | Armiarma. | |
Malmaratxa | Amarauna, armiarma sarea. | |
Maratila | Txinget. | |
Melatua | Bustialdia. Demaseko melatua hartu dot etxerako bidian. | |
Motxaila | Artilea mozten zuten ijito euskaldunak. | |
Motxalladan[7] | Pilotan jokatzeko modua. Nahi adina lagunek hartzen dute parte, eta banan banan kanporatzen dira irabazle bakarra geratu arte. Kontzejupia txikiegixa dok guk danok motxalladan jokatzeko. | |
Murgillak | Ur azpiko ibilerak. | |
N | Nahiezta | Nahi gabe. |
P | Plantzerua | Igeltzeroek erabiltzen duten plunkaia edo paleta. Ori bizkorra dok plantzerua erabiltzen. |
Postura | Apostua. | |
Puntarri | Puntan dabilena, aurrean dabilena, liderra. Puntarrixa lesionau zanetik ez dou partidurik irabazi. | |
S | Sapopurrutxinala / Zapupurrutxinala | Sapaburua. Ugarasuan umia dok sapopurrutxiñala. |
Setixuak | Elizetan izaten diren aurreko jesaulkiak, herri agintariek erabilitakoak. Ori setixuetan jartzen dok mesetara juatendanian; ni, ostera, ate txikixan onduan egoten nok. | |
Sekularioan | Oso denbora luzean. | |
Sikuta | Lehortea, agorraldia, sikualdia. Hau dok jiria hau! Igaz ufala ta aurten sikutia. | |
Sor | Gogortzea, zurruntzea. | |
Sortu | Gogortu, zurrundu, trabatu. Ardatz hau ziero sortuta jaok. | |
Sugalindara | Sugandila. | |
Surziloak | Sudurreko zuloak. | |
Suskorroberak | Su artifizialak. | |
T | Takilo | Janari erakargarridun kazolatxo edo pintxoa. Tripaki takilua ateraik, bi txikitorekin! |
Tanganilo | Txakurrei lepotik zintzilik ipintzen zaien makilatxoa. Gorbata. | |
Tantza | Arrantzan erabiltzen den haria. Pita. | |
Tapakuak | Igerilariak baino ur sakonagoak. Orrek beti tapako uretan eitxejok igari. | |
Tarraz / Tatarraz / Tarrazka / Tarrazean | Arrastaka. | |
Tartakina | Saltakor, jauzilari. Intxaur tartakina. | |
Tipirri-taparrak | Fosforo borobilak itsatsita dituzten paper-tirak. Harriarekin igurtzerakoan leherketa txikiak egiten dituzte.. Gaur barkilluak erosi biarrian tipirri-taparrak erosiko jitxuat. | |
Triskantza | Suntsidura, deseuztapena. | |
Txanela | Txalupa, ibaian erabiltzekoa. | |
Txaplata | Petrala, gogaikarria. | |
Txatxar | Txiki, balio bageko. | |
Txatxara | Ganora mehea, ganora eza. Ederra txatxaria darabizue, goiz guztia barriketan eta bazkaixa gertatu ez! | |
Txatxarkeria | Txikikeria, huskeria. | |
Txeldor | Begitxindorra. | |
Txinga | Ibaian jartzen zen sarea, ertz batetik bestera. Arrazixa izaten zuen erdian. | |
Txiribiskau | Mozkortu. Or datok ori txiribiskauta, ezagun jok kintzenia artudabela gaur eguardixan. | |
Txiribizkatuta | Edanarekin alaituta, mozkortuta. Kuadrilako lagunekin afarixa euki dau ta txiribizkauta etorri da. | |
Txirrika | Garabia. Sasoi batian txirrika haundi bi eguan, bata estaziñuan ta bestia fabrikan. | |
Txixakua | Prostatitisa, edo beste edozein gernu-tutuetako gaitza. Gaixorik dabik gizon ori, txixakua jaukak. | |
Txutxilo | Txanka, kartetako sota. | |
U | Ufal | Uholdea, uriola. |
Ugaraxo | Igela. | |
Ugarra | Herdoila. Sitsak jo eta ugarrak jaten ez dabezen aberastasunak. | |
Ugartu | Herdoildu. | |
Ukatx egin | Pot egin, lurra jo nekearen eraginez. Hainbeste pisukin ukatx eingo dau asto horrek. | |
Urakapinak | Ufalaren ondoren gelditzen diren hondakinak, sutarako erabiltzen dira. Egur-ikatz barik gelditu gaitxuk eta bi mutiko bialdu jitxuat urakapin batzuk ekartzera. | |
Ur-ustela | Denbora luzean geldi egondako ura. Obe dok Olako-osiñian igari eitxia alboko ur-ustelian baño. | |
Ur-suga | Suge biperakara, ibaiko sugea. Aingiria zalakuan ursugia arrapau juat aitzpian. | |
X | Xemei / Xemeiko | Ehunekoa, zentimoa. |
Z | Zail | Gogorra. Okel hau ondo zaila da. |
Zaildu | Saiatu, ahalegindu. | |
Zapindu | Astindu, jipoitu, egurra eman. | |
Zaragi | Zahagia, ardoa gordetzeko narrua. Saso batian kontzejupian gordetzen zitxuen zaragixak. | |
Zeken | Diruzalea, zikoitza. | |
Ziburu zaburu | Zabua, leria. | |
Ziztrin | Txikia, baliogabekoa. Mutiko ziztrina, alde hemendik derrepentian! | |
Zuri | Alperra, nagia. | |
Zurrustadia | Igeri egiterakoan, besakada. Orrek jaukak zurrustadia! |
Erreferentziak
- ↑ Plazentziako berbak eta esamoldeak. Antxon Oregi eta Edu Oregi (Soraluzeko Jaiak 1.995).
- ↑ Relación de algunas palabras euskéricas habituales en Soraluze-Placencia de las Armas. Ramiro Larrañaga (Atal Koadernoak. Hizkuntza eta Literatura 13. Eusko Ikaskuntza 1.995).
- ↑ Ikus Amamurgil abestia.
- ↑ Bi lekutan zeuden: Errekaldean eta Gabolatsen.
- ↑ Sasoi batean SACIAren adarrak herriko bizimoduaren erritmoa markatzen zuen.
- ↑ Ingelesetik zuzenean. Football > foballa. Eta XX mende hasieran, back (defentsa) > baka, referee (arbitroa) > referixa, offside (orsai) > orsaixa, eta halako beste asko.
- ↑ Garai bateko erdaraz, tantos a bastarra.