Giltzagile gremioa (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:53, 28 urtarrila 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Es el Gremio de llaveros compuesto por 86 Maestros que tienen asiento. Es este Gremio muy difícil porque deben ser hombres de inteligencia aguda respecto de que la llave es compuesta de muchas piezas que guardan entre sí proporción como las ruedas de un reloj y depende de la llave no falte el disparar el arma; y se trabajan con tal primor y calidad que pueden competir con cuantos tiene la Europa.

    Armagintza gremioetako bat zen. Besteak kainoigile, aparejero eta kutxagile gremioak ziren.


    Lanaren azalpena

    Armaren giltza egiten zuten; hau da, tiroa botatzeko mekanismoa.

    Maisu bakoitzak beste 2 ofizial laguntzaile zituen, eta giltzagile bakoitzak bere forja zuen, uraren indarraz mugitzen zela.

    Lana bukatu eta gero, Erret Lantegira eramatzen zuten, bertan aztertzeko.


    Lan egiteko era

    Florencio Josep de Lamot-en Mapa Topographica de Plasencia agertzen den irudiak oso ondo erakusten du lan egiteko era.

    Bi langile agertzen dira, batek ingude gainean eusten duen pieza esku-mailuez jotzen dutela. Mahai gaineko tornoetan, beste batzuk armek behar dituzten giltzen edo txispen piezak limatzen eta doitzen dituzte. Atzekaldean, beste batek tramankulu baten poleak eta palankak erabiltzen ditu, fragua txikiari eragiten dion hauspoa duela. Lantegiaren atetik sartzen, garai bateko soinekoaz jantzitako andereak poltsa darama, segururena baten batentzako hamarretakoa.

    Langile hauen janzkera belaunen arteko ohialezko amantalak dira.


    Maisu eta langile kopurua

    Hiru momentuko datuak gordetzen dira:

    • 1756 urtean Florencio Josepf de Lamot jaunak[1] 86 maisu giltzagile aipatu zituen.
    • XVIII mende bukaeran[2], 66 maisu zeuden Soraluzen, eta beste 31 inguruko herrietan (7 Eibarren, 2 Elgoibaren, 16 Ermuan, 1 Arrasaten, 3 Durangon, 2 Bergaran).
    • 1856 urtean Juan Cruz Fernández-ek[3] jaso zuenez, 112 maisu zeuden Soraluzen, eta beste 89 Eibarren.

    Honetaz gain, gogoratu behar da maisu bakoitzeko beste 2 lagunek lan egiten zutela. Hala, XVIII mende bukaeran guztira 198 giltzagile zeuden Soraluzen, eta beste 93 inguruko herritan.


    Erreferentziak

    1. Mapa Topographica de Plasencia. Florencio Josepf de Lamot (Madril 1756)
    2. Noticia del número de maestros asentistas matriculados... J.Ignacio Tellechea Idigorasen aipamena (Diario Vasco 1974/03/02)
    3. Apuntes para un cuadro topográfico. Juan Cruz Fernández (Madril 1856)