Zirikadak (eu)
Zirikadak | |
---|---|
Egilea | Juan San Martin |
Hizkuntza | Euskaraz |
Urtea | 1960 |
Argitaletxea | Itxaropena |
Hiria | Zarautz |
Izenburu osoa
Zirikadak (ipuin barregarridun liburua)
Liburua zertan den
Aurretik Yon Etxaide-k Pernando plaentxiatarra argitaratu zuen, eta argitalpena agortu ere; baina gure bailaran ez zuen izan behar zueneko onarpena.
Horregatik, Juan San Martin-i otu zitzaion bertsio osatua argitaratzea, inguruko euskeraz. Berak esaten zuenez: ...Ostantzean or dituzu erderakada ta guzti. Orrelakua da gure euskera. Ta amaitzeko, Orbe eibartar bertsolariaren agotik esango deutsut:
Eskribituak daude Eibar'ko izkeran berba batzuk erderaz bestiak euskeran guk ola ikasi gendun gazte denporan berriro aldatzeko ez gaude epokan ondo aituko dezu zer esaten dedan.
Marrazkiak Julian Zabaleta-renak dira.
Liburu honen ostean, bigarrena ere sortu zuen Juan San Martinek, Eztenkadak (1965).
Soraluzeri buruzkoak
Egilea berak esaten duenez: "Bertako ipuiñik geienak Plazentzia'koak izanarren, asko ta asko Eibar'koak dira, ta banakaren bat Elgoibar ta Bergara'koak...". Umoreaz gain, liburuak garai bateko Plaentxiako euskeriaz gozatzeko aukera eskaintzen du.
Erreferentziak
- Zirikadak. Juan San Martin. Itxaropena
Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.