Amillatei ta Marixa (eu)
Izenburua | Amillategi ta Marixa |
Egilea/k | Herrikoia |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Imanol López |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
- Errekaldera etorri dira
- aurten dendari berrixak,
- zeintzuk diraden
- esango dizut:
- Amillatei ta Marixa.
- Errekaldera etorri dira
Baba beltza eta zurixa, koipiakin urdeixa, Marixa beti bentanan dago dirudixala arraixa.
Txurruka ballian egin omen dute komestiblien kontrata ta Asaliatik ekartzeko suburdin truke patata.
Tenporale txarrak Egiten baditu pasatzeko estratak, Meteri Narruk egingo ditu aproposeko abarkak
- Atxia Motxia Perolin pan
- nere semia errotan
- errotara nindoiala
- topatu neban eulixa
- etara notsan begixa
- errota txikia klin klan
- Atxia Motxia Perolin pan
Azalpenak
Kopla hauek 50. edo 60. hamarkadan egin zituen Soraluzen bizi zen Zumarragako jostun batek, hori da gipuzkeraz idatzita egotearen arrazoia. Jostun hau oso trebea omen zen bertso eta koplak egiten.Kasu honetan, Amillategi eta Marixak Errekalden denda berria jarri zutenekoa kontatzen du bertso bidez eta orduko merkataritzaren nondik norakoak ere azaltzen ditu. Kanta, Fernando Alberdi-k, Margari Azkarate Ganuza Soraluzetarrari jasotakoa a da 1972. Urtean.