Errekaldeko ospitalea (eu)

    Sorapediatik
    Sorapedia (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==Izenak== Hiru izen erabili izan dira Errekaldeko ospitalea izendatzeko: Erruki-ospitalea<Hospital de la Misericordia.</ref> (Kalagorriko eta Ozkabarteko elizbarrutiko ik...)(r)en berrikusketa, ordua: 19:59, 12 urria 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Izenak

    Hiru izen erabili izan dira Errekaldeko ospitalea izendatzeko: Erruki-ospitalea<Hospital de la Misericordia.</ref> (Kalagorriko eta Ozkabarteko elizbarrutiko ikuskariek), Maala edo Madalena[1] (Sorlauzeko biztanleek) eta Hirutasun Santua[2] (Soraluzeko Udalak).

    Errekaldeko ospitalea Errabalekoa ordezkatzeko sortu zuten, helburu berberekin.


    Kokapena

    Mota honetako erakundeak hiriko harresietatik kanpo eta errepide edo galtzada nagusi baten ondoan egoten ziren, eta Soraluzeko bigarren ospitalea ez zen salbuespena izan,

    Errabal kaleko ospitala zabaldu zenetik (XV mendea) berrehun urte eta gehiago pasa zirenez, pentsatzekoa da Soraluze ordurako haziko zela. Agian horregatik ospitale berria egiterakoan kanporago bidali zutela, Herlaibiara.

    Ospitale berria Errekalde kaleako 1. Zenbakian egin zuten. Orubea herriarena zen, Maala ermita egiteko propio erosita XVII mende hasieran. Ermita egiteko dirurik ez zegoenez, ospitalerako erabiltzea erabaki zuten.

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...

    Azalpena

    Eraikuntza

    XVII mende bukaeran Errabaleko ospitale zaharra oso egoera eskasean zegoen. Horregatik, 1.695eko ekainean, Kalagorriko elizbarrutiko Elizepaile eta Bikario Nagusiak Hirutasun Santuaren Ospitalea bota eta berria jaso eta erakitzeko baimena eman zuen. Berria egiteko orubearen zati bat Maala ermita egiteko orubea zen, Udalarena, eta beste zatia Teresa Beiztegi-Egozak, Juan Agirre Aranbururen alargunak, erosi eta Udalari doan eman zion. Izatez, Maala ermitaren orube ondoan bazeuden harlanduzko etxe batzuk, Francisco Hernizketaren oinordekoenak. 1.695ko martxoan Teresa Beiztegi-Egozak etxeak erosi zizkien zilarrezko 300 dukatengatik, eta Soraluzeko Udalari eman bertan Hirutasun Santuaren ospitale berria egiteko. Errebaleko ospitala saldu zenean (1.695ko abendua) baldintza bat zen bi urteetara pobreek ospitale berrira pasata egon behar zirela. Jakin badakigu ospitalea 1.701 urterako bukatuta zegoela. Ospitalea eraikitzeko Lukas Longakoa aukeratu zuten. Eta kontratak egin ziren Juan Aranzeta Elgetako hargin-maisuarekin, eta Andres Aldaeta Bergarako arotzarekin. Harri eta silarriak 3.176 zilarrezko erreal, eta beste 5.800 erreal arotz lanak. Lanak 1.701 urtean bukatu ziren, eta 195 erreal erabili ziren pobreak Errabaleko ospitale zaharretik ospitale berrira ekartzeko.

    Historia

    Lanak 1.701 urtean bukatu ziren, eta 195 erreal erabili ziren pobreak Errabaleko ospitale zaharretik ospitale berrira ekartzeko. 1.718an, Aduanen kontura ‘’Lehenego Matxinada’’ sortu zen. Orduan Foru Aldundiak ospitaleak ixtea agindu zuen, baina zenbait pertsonak ezkutuan erabiltzen jarraitu zuen denbora batean. 1.756 urtean hiriko diruzaina zenak, Joseph Mendiolak, Errege Agindu baten bidez ospitalea itxita dagoela jasotzen du. Hiru urte geroag, alkateak ospitalea itxitzat ematen du, eta ondasunak udalari pasatzen zaizkiola. Hirutasun Santuaren ospitale beraren etxea (bukatu gabe oraindik), Elizburun orubea, Ospital erreka inguruko lursaila (Sagar errekan, Ostegietarako bide ondoan)


    Ostekoak

    Antolakuntza

    Udalak maiordomoa[3] edo etxezaina izendatzen zuen urtero[4].

    Kontuak eramateaz gain, arauen betebeharraz arduratzen zen: osasun onean zeuden pobreak ezin ziren gehiegitan gelditu bertan lotan, erlijiorako atxikimendua eta portaera itxurosoa eskatu behar zitzaizkien babestuei, arloteek eta gaizkileek ezin zuten sorospenik jaso, etab.

    Egunerokotasunerako bi ospitalezain[5] ziren, senar-emazteak. Ordaintzeko, Udalak urtero-urtero izendatzen zuen diru kopurua. Beren lana, Mertzedariak ehun urte Soraluzen liburuaren arabera:

    ...zentroan babesten zirenak behar bezala zaintzea eta garbiketa-lan orokorrak egitea zen; horretarako, egoera hobezinean eduki behar izaten zituzten oheak, eta pobreen lapikoan egin behar zuten eguneroko janaria. Lapiko hori kobrezko galdara kirtendun bat zen, eta hamabi librako edukiera zeukan; dena den, ospitalezainek lapikokoak prestatzeko erabiltzen zuten ontziari topiña deitzen zioten herri-hizkuntzan: metalezko eltzea zen, konkortua, goiko tapa zeukan, eta sarritan konpondu behar izaten zen, ziurrenik metal arinarekin eginda zegoelako.
    Era berean, arropak, izarak, etab. ospitalezainek garbitu behar izaten zituzten. Lisiba egiteko, "piba" edo zurezko upela erabiltzen zuen ospitalezainek, emazteak alegia; upel hori etzanda eta lurrari lotuta zegoen, eta goiko zatia ebakitzen zitzaion. Ospitalean ematen zen jatekoa ez zen herri xeheak jaten zuenaren oso desberdina.
    Ogia, haragia (behikia edo aharikia) eta urdaia ziren oinarrizko elikagaiak; eta horiekin, esnea eta esnekiak (gazta, etab.), arraultzak, eztia eta garaiko elikagaiak (gaztainak, intxaurrak, pikuak, etab.) izaten ziren dietaren osagaiak. Edateko, aldiz, ura eta sagardoa, erreferentzia asko egiten baitira Ospitalearen beheko solairuan sagardoa gordetzeko upel handiari buruz: cuba grande de envasar sidra.

    Udalak emandako diruaz gain, ospitaleko gastuak finantziatzeko hiru bide izaten ziren nagusiak: testamentuetan lagatakoak, parrokian igande jakin batzuetan batzen zena eta isilpeko ekarpenak. Diruaz gain, oso garrantzitsuak ziren ondasun higiezinak (gaztainadiak, hariztiak, lursailak...) eta maileguen interesen lagapenak, ospitalerako urteroko sarrerak sortzen zituztelako.


    Erreferentziak

    Arlote eta eskaleak ugari ziren garai haietan. Ospitalea itxita, Kontzejua hasi zen behartsuez arduratzen. Armagintzari esker Soraluzek oso egoera ekonomiko ona izan zuen XVIII. mendean (batez ere bigarren zatian) RealCompañia Guipuzcoana lan asko ekarri. Era berean, garai hartan ekintza eta obra ugari burutu ziren. Batzuk Kontzejuak egin zituen: udaletxea, hiltegi zaharra, Erregetxea, etab.; ekimen pribatuak egindakoak: abadetxea, Baltegietako dorrea, etab.; beste batzuk, ordea, eskualdearen onurarako ziren, adibidez Debako portura zihoan bide berria, gaur egungo errepidearen trazadura zeukana. Beste datu batek indartze orokorra baieztatzen digu: herriaren biztanle-kopurua bikoiztu egin zen (1.000 lagun izatetik 2.000 izatera pasatu zen) XVIII. mendean. Gure herriak XVIII. mendearen bukaeran zeukan demografiaren osaketa aztertzen badugu, 1787ko Floridablanca-ren errolda ospetsuaren arabera , 2.028 pertsona zeuden erroldan; horietatik 1.012 emakumezkoak ziren eta 1.016 gizonezkoak. Eskaleri ez Soarulen, ospitale falta ez zen ako nabaritu.

    XIX mendean egoera zapurtu: independentzia gerra (1808-1814), lehen karlistada (1833-1839),

    Oñatin 1847an egin ziren Batzar Nagusiek, eta batez ere 1849an Hondarribian egindakoek, Probintziako Aldundiari baimena eman zioten lau Erruki-Etxe eraikitzeko, Eta bvitartean, egurra eskaleei. Aldundiak Tolosan zeukan etxera bidaltzen zituzten herriko pobreak; umezurtzak, ordea, asko ziren gerra eta izurriteengatik, eta gehienetan Bergarako hospiziora eramaten zituzten. Bigarren Karlistada (1871-1875); más de lo mismo.

    Mugimenduak

    1.893 Soraluzeko Artisauen Elkarlaguntzarako Baltzua sortzeko estatutuak idaztea erabaki dugu, horien gaixotasunak zaintzeko Mende amaieran, beraz, herrian Erruki-Etxe bat ezartzeko kontakto ofizialak hasi ziren. Etxe hori erruki-ordenaren batek zuzenduko luke, eskualdeko beste herri batzuetan egin ohi zen moduan, esate baterako Elgoibarren (1869) edo Arrasaten (1892).  

    1. La Magdalena.
    2. La Santísima Trinidad.
    3. ...haren errentak etxezainak banatzen dituela, eta herriko alkateak eta apaizek egiten dutela pagamendua, ospitaleko patroi bakarrak direnez ("que la distribuzión de las rentas del mismo corren a cuenta del Maiordomo, con libramiento de los señores Alcalde y Curas de esta villa como Patronos únicos de él"). Bernardo de la Mata Kalagorriko kalonjearen aginduak.
    4. XVI. mendean bi aukeratzen ziren.
    5. Gazteleraz hospitaleros.