Soraluzeko esamoldeak (eu)
Gainontzeko herrien moduan, Soraluzeko euskarak badu bere hizkera propioa: berba solteak, esamoldeak eta esaera zaharrak.
Hemen jasotakoak hiru iturri nagusi dute: Antxon eta Edu Oregi[1], Ramiro Larrañaga[2] eta Soraluzeko AEK.
Esamoldea | Esanahiak eta adibideak | |
---|---|---|
A | Adar soñuan / Adar soinuan | Haizeko, brometako eran. Gaur be adar soinuan jabik haura; obispuari be adarra joko lezkiok. |
Afari legea | Gogo barik baina beharrez egiten den afari arina. Merienda ederra janda nao eta afari legia eingo dot. | |
Aitaren baten / Aitaren batean | Segituan, behereala. Alaba nausixak aitaren baten eitxen dostaz errekauak; gaztiak barriz, goiz guztia bihar dau. | |
Aleritzira | Begiz edo gutxi gora behera kalkulatua. | |
Atari aldia | Zoritxarrek dakarten egoera penagarria. | |
Aukeran lartxo | Gehiegikeri txikia. Ez da ez jatuna, baina daukan gaixuakin aukeran lartxo jaten dau. | |
Azumbre t’erdi edan | Asko edan[3]. | |
B | Berriren barri | Hasieratik berriro zerbait hastea. Oiñ arte eindakua apurtu ta berriren barri hasiko gara. |
Begiratu baten | Lehen begiratuan, lehen begi-kolpean. Horrek begiratu baten daki zeñek irabaziko daben. | |
Beltzak ikusi | Gorriak ikusi, gaizki pasatu. Gorrixen denboran baltzak ikusi zittuan. | |
Beranduko gaztaina | Beti berandu heltzen den pertsona. Hemen dator gure beranduko gaztaña; goiz guztia beran zain egon gara. | |
D | Dagoen dagoenean | Dagoen bezala. Hobe dou dagon dagonian lagatzia, kanbixatzen hastia baño. |
E | Ebro eta Miranda edan | Asko edan. Horrek Ebro eta Miranda edango leukiez. |
Eguzki galdatan | Erre egiten duen eguzkipean. Ezeik Munetako haitzetara igo agostuan, euzki galdatan egon bihahok eta. | |
Esne bitsetan | Eztitan, oso gustora. Esne bitsetan bizi dora ezkonbarriz. | |
Euli kaka | Huskeria. Ez pentsa gero hori euli kakak denik. | |
Euri zirin | Ziri-miri, lanbro. Txaparradiak ez nau hartu, baina euri ziriñak busti nau. | |
F | . . Firin-faran ibili Ardura gabe eta alai ibili, lana nekatu gabe egin. - Loterixia tokau jakonetik hor dabil, firin-faran- kolperik jo barik. | |
. . Gabonetan keixak Ezinezkoa eskaini edo eskatu. Kontrakoa: Sasoian keixak | ||
. . Gose antza Gose modukoa, jangura | ||
. . Haizeko egon Umore oneko egon, parrandarako gogoa eduki. - Ekarri dozun haiziakin golferixarako gertu zare | ||
. . Hanka joko Antxitxiketa, igesia. - Sagarrak hartzen majo zebizen mutillak, baña baserritxarrak txakurra solte laga zebanian… a zelako hanka jokua! | ||
. . Hari-harian / Ten-tenian Juxtu-juxtuan. | ||
. . Hurre emanda Gutxi gora behera - Soraluzek hurre emanda bost mila biztanle ditxu. | ||
. . Ixil poltsa Izkutuan gordetzen den dirua, behar denean erabiltzeko. | ||
. . Ixilikoetan jardun Txutxu-mutxuka hitz egin. | ||
. . Jan txakur Besteon bizkar bizi dena. | ||
. . Joana joan egin Desagertu, alde egin | ||
. . Kazkara baten Segituan, behereala. | ||
. . Kearena egin Desagertu, alde egin - Heu ikusi eta keiana ein jok! | ||
. . Kirrinpot egin Ekonomikoki porrot egin. | ||
. . Lantzean behin Noizean behin. - Lantzian behin bakarrik etortzen da, entierruetara eeta Andramaixetako zezenera. | ||
. . Lekuan lekuko Tokian tokiko. | ||
. . Makila salda Jipoi, egurraldi. | ||
. . Mela-mela eginda Busti-busti eginda. - Plaza Barriko askatik mela-mela eginda etorri jata umia. | ||
. . Negar jotzaile Beti kexaka eta negarrez dabilena. | ||
. . Noiz ipuinean / Noiz ipinian Noizean behin - Etxe horretan angulak pe jaten dabez noiz ipoñian | ||
. . Nora nora Norabait. | ||
. . Papelada Antzerkia egin. | ||
. . Pikunitxara joan Pikutara joan (Pikunitxa Azkoitiko baserri bakar eta urruna da, apenas ailegabiderik duena). - Juari Pikunitxako sagarpera. | ||
. . Pipar egin Eskola ihesi egin | ||
. . Pipia jo Ziria sartu | ||
. . Pipian pare egon / Pipian moduan egon Primeran egon, oso gustora egon, ezer falta zaizula egon. | ||
. . Polit askoa Oso polita, polita benetan. | ||
. . Sasoian keixak Gauzak bere denboran. | ||
. . Takian potian Askotan, sarritan - Bitorixara juan zan bizi izatera, baña takian potian hamen ikusten dou. | ||
. . Terzio bat Neurri gabe. - Terzio bat ardau edan jok. | ||
. . Tripa trukez Janaren trukez lan egin. - Julian Gaiarrek tripa trukez ein zeban lan Iruñako ola batian, 14 urte zittuanian. | ||
. . Urre urrian Oso gertu. |
Erreferentziak
- ↑ Plazentziako berbak eta esamoldeak. Antxon Oregi eta Edu Oregi (Soraluzeko Jaiak 1.995).
- ↑ Relación de algunas palabras euskéricas habituales en Soraluze-Placencia de las Armas. Ramiro Larrañaga (Atal Koadernoak. Hizkuntza eta Literatura 13. Eusko Ikaskuntza 1.995).
- ↑ Azumbreak pare bat litro zuen.