Arma lantegi txikiak (eu)
Hasiera
Sistema gremialaren azken urteetan gero eta eskaera gutxiago zetorren Espainiako armadaren aldetik, eta lantegi txikiek ozta ozta egiten zuten aurrera. Eibarko batzuk bere kasa hasi ziren, eta Soraluzen ere 1.859 urtean bertako lantegi txikiek arma desberdinak egiteko baimena eskatu zuten.
Nahiz eta armadarako eskaera batzuk lortu, ahalmen gutxiko lantegiak izanik partikularrentzako produktuak ekoizten zituzten, gehienak ehiza fusilak eta pistolak.
1.860 Erret Agindu batek suzko armen merkatua liberalizatu zuen, eta 1.865 urtean gremioen sistema bertan behera geratu zen. Hurrengo urtean La Euscalduna fusil fabrika sortu zenean, hainbat eta hainbat armarik bertara jo zuen lan bila, baina beste askok bere kasa jarraitu zuten.
Teknologia eta produktuak
Orokorrean, sistema gremiala bukatu zenean, 1.865 urtean, Soraluzeko arma txikiek aurrekargako armak ekoizten zituzten. Baina teknologia aurreratuena jarraituz, aurki atzekargako armak egitera pasatu ziren. XX mendean hainbat patente sortu ziren Soraluzen[1].
Arma luzeetan, XIX mende bukaeran eta XX mende hasieran terzerolak[2] egiten baziren ere, Soraluzeko (eta Eibarko) produktu izarra ehiza eskopeta izan da.
Arma motzetan, aurrekargako pistolek aurki lekua egin zieten errebolberrei, eta XX mendean pistola automatikoei ere.
Industria laguntzailea ere sortu zen inguruan, osagaiak egiteko (eskopeta kainoiak, adarrezko kirten-azalak, apaingarriak...) edota azpikontratazioa (mekanizazioa, kainoien txarolatua, fundizioa...)
Bilakaera
Enpresa gehienak oso txikiak ziren, eta krisi ekonomikoak suertatzerakoan ixteko aukera handiekin. Gainera, askok ez zuten irauten jabea baino luzeago.
Enpresa handi gehienak, profesionalagoak, gerra ostean torlojugintzara lerratu ziren... 1970 hamarkadako krisiarekin ixteko.
1.984 urtean Eusko Jaurlaritzak DIARM enpresa sortu zuen, Eibar inguruko armagintza enpresak biltzeko eta aurrera ateratzeko. Soraluzeko bi enpresa behintzat bertara bildu ziren: Miguel Larrañaga eta Sucesores de Eusebio Arizaga. DIARMek lantegi berria eraiki zuen Itziarko industrialdean, baina 1.986 urtean itxi zen.
Armagintzan aritutako Soraluzeko azken enpresa Felix Sarasqueta y Cía izan zen, lantegia Sagar-errekako sarreran zuela.
XX mendeko enpresa zerrenda
Urteak | Izena | Kalea | Produktuak | Marka | Osagaiak eta azpikontratazioa |
Gerora |
---|---|---|---|---|---|---|
<1929-1970 | Agustín Arias | Fundizioa | ||||
<1929> | Ambrosio Urizar | Etxaburueta | Eskopetak | |||
<1921> | Anacleto Arluziaga | Errekalde | ||||
<1929> | Antonio Aranguren | Terzerolak Eskopetak |
||||
<1929> | Antonio Osa | Mekanizatua | ||||
1922-1984 (DIARM) | Arando y Larrañaga Arando y Cía Miguel Larrañaga |
Eskopetak | ||||
<1921> | Arizaga y Lete | Errabal | ||||
<1921> | Arzuaga y Cía | Santa Ana | ||||
1910-1929> | Ascensio Gabilondo | Gabolats | Adarrezko kirten-azalak | |||
Benigno Maiztegui | Eskopetak | Torlojugintza | ||||
<1929> | Bruno Maiztegui | Kalegoen (Santa Ana) | Eskopetak | |||
<1967 | Calixto Altuna | Gabolats | Eskopetak | |||
Esteban Leturiondo | Kalegoen (Santa Ana) | Eskopetak | ||||
<1929> | Eugenio Argárate | Esportazioa | ||||
1908-1984 (DIARM) | Eusebio Arizaga Sucesores de Eusebio Arizaga |
Kalebarren Baltegieta |
Smith errebolberrak Pistola automatikoak |
|||
1903-1929> | Felipe Aguirregomezcorta Aguirregomezcorta y Cía Sobrinos de Aguirregomezcorta Industrias Iñurrieta |
Errekalde | Eskopeta kainoiak | |||
<1929> | Felipe Lete | Mekanizatua | ||||
<1929> | Francisco Argárate | Eskopetak | ||||
<1929> | Garmendia Aldazabal Garmendia Aldazabal y Arcelus |
Atxuri | Eskopetak | Iturgintza | ||
1900?-1921> | Ignacio Aranguren Aranguren y Cía |
Etxaburueta Santa Ana |
Terzerolak Eskopetak Karabinak |
Torlojugintza | ||
<1929> | Ildefonso Ganchegui | Eskopeta kainoien apaingarriak | ||||
<1929> | Inocencio Madina | Mekanizatua | ||||
<1920> | Isaac Alday Alday y Cía |
Elizburu | Adarrezko kirten-azalak | |||
<1929> | Izaguirre Maiztegui y Cía |
Etxaburueta | Eskopetak Smith errebolberrak |
|||
<1921> | Javier Echaniz | Santa Ana | ||||
<1929> | José Alberdi e Hijos | Smith errebolberrak | ||||
<1929> | José María Galarraga | Eskopeta kainoiak | ||||
<1929> | Juan José Lete | Eskopeta kainoiak | Lanabesak | |||
<1921-1930> | Juan María Arizaga | Errekalde Baltegieta |
Eskopetak | Torlojugintza | ||
<1921-1929> | Leocadio Legaristi Legaristi y Cía |
Etxaburueta | Terzerolak Eskopetak |
|||
Leturiondo y Argárate | Eskopetak | |||||
Lizarralde y Oregui | Eskopetak Pistolak |
|||||
<1929> | Luis Lacuesta Viuda de Lacuesta |
Eskopetak | Adarrezko kirten-azalak | |||
<1921> | Manuel Galarraga | Baltegieta | ||||
<1929> | Manuel Maiztegui | Terzerolak Eskopetak |
||||
<1929-1958 | Matías San Miguel | Eskopetak | ||||
<1930> | Mauricio Larrañaga | Gabolats | ||||
<1921-1929> | Mendicute y Lascurain | Kalebarren | Eskopetak | |||
<1921> | Nazario Arana | Errekalde | ||||
<1921> | Olaizola y Lascurain | Errabal | ||||
Pascual Churruca | Eskopetak | Torlojugintza | ||||
<1929> | Patricio Iraola | Iturburu (Baltegieta) | Terzerolak Eskopetak |
|||
<1929> | Ramón Maiztegui | Eskopetak | ||||
<1929> | Sabino Achótegui y Cía SACIA |
Mekanizatua | ||||
Sandalio Barrenetxea | Santa Ana | Eskopeta kainoiak | Torlojugintza | |||
<1929> | Saturnino Treviño | Eskopetak Smith errebolberrak |
||||
Urriola y Sarasqueta Felix Sarasqueta y Cía |
Eskopetak | |||||
<1929> | Vicente Olaizola | Errabal | Eskopetak Smith errebolberrak |
Torlojugintza |
Erreferentziak
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. Ramiro Larrañaga (81. orrialdea eta hurrengoak).
- ↑ Mauser karabinak, mendiko unitateetan erabilia.