Atxuri kalea (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Atxuri kalea Deba errekako ezkerreko aldean dago.

    Bi zatitan antolatuta dago. Aurrena Errebal kalean hasten da, eta hegoaldera egiten du Erlai errekaraino, Herlaibiraino hain zuzen; aurrerago Errekalde kalea dago. Herlaibian eskubira jotzen du, Erlai errekaren paraleloan, Zahar-Egoitzaraino.

    Lehen zatia 123 metro luze da, eta bigarrena 190 metro. Zabalera, berriz, 6 eta 8 metro artekoa du.

    Mapa kargatzen...


    Atxuriko etxeak erreka aldetik (Mikel Valero 2019)

    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuen, eta harresiak eraikitzeko. Hiribilduak errekaren eskumaldean egin zen (orduko Soraluze), eta Herlaibia kanpoan geratu zen.

    Herlaibia, izenak adierazten duenez, Erlai erreka pasatzeko ibi ingurua zen; hau da, gaur eguneko Atxuri eta Errrekalde kaleen zati bat.

    Nahiz eta Placencia de Soraluze hiribildua sortu, Herlaibiako biztanle gehienek ez zuten etxeetatik alde egingo Soraluzera pasatzeko. Beraz, XIV mendetik aurrera Atxuri kale inguruan jendea bizi izan da. Gordetzen diren hiru etxe zaharrenak Beiztegi-egotza, Sagastizabalgoa eta hurrengoa (9 zenbakia) dira. Beiztegi-egotza etxeak egundoko haitza dauka errepidearen bestealdean, eta horregatik Atxurikoa ere esaten zitzaion. Azkenean etxeak kalerari eman zion izena.

    Errekaren bestekaldera pasatzeko harpasuak zeuden. Oraindik ikus daitezke, Santa Anako zubia baino hamar bat metro gorago.

    Gerora, Soraluze handitzerakoan, harresiak txiki geratu ziren eta errekaren bestekaldera pasa zen, Errebala sortuz. Errebala hegoaldera hazi zen, eta errepidea jarraitzen Herlaibiraino heldu zen; kalea bitan banatu zen: Errebal eta Atxuri.

    Atxuriko etxe ia guztiak errepide eta erreka artean eraiki ziren, mendi aldetik arroka zelako.

    Salbuespen nabarmenena herriko Babes-Etxe zaharra edo Asilo-Hospital izan zen. Herriak bi ospital izan zituen aurretik, baina XIX mende bukaeran berria sortzeko ahaleginak hasi ziren. Azkenean, Isidoro Iturriaga indianoak eta, batez ere, Mikaela Maiztegi andereak emandako diruaz Mendizabal etxean zabaldu zuten (guar egun Atxuri parkea dagoen tokian).

    Urte asko geroago (1.972-1.978), Ospittalaren egoera kaxkarrak herria bultzatu zuen berria eraikitzeko, gaur egun Atxuri kalearen bukaeran dagoena.

    Ospittal zaharra eraitsi egin zen, eta bertan parkea sortu (inoiz Gaudi parkea esan zaio, apurtutako azulejuak erabili zutelako). Eta Zahar-Etxekoen irisgarritasuna errazteko bi igogailu jarri dute Atxuritik gora bi jauzitan igotzeko, azkena 2.017 urtean hain zuzen.


    Etxe eta atariak. Zenbaki bakoitiak

    Arestian komentatu denez, Atxuri kaleko etxe gehienek multzo honetakoak dira, errepide eta errekaren artekoak:

    • 1 zenbakia. Etxe berria da, porlanezkoa. Zaharrari Mariñelanekoa esaten zitzaion.
    • 3 zenbakia. Etxe berria da, porlanezkoa.
    • 5 zenbakia. Harrizko etxea, hurrengo biekin Atxuri kaleko zaharrenetakoa. XV-XVI mendeko jitea du (alde batean arkudun atea, eta alboan lehioa). Beiztegi-egotza esaten zitzaion, eta Atxurikoa ere. Errepidearen bestealdean arroka edo haitza bistan dauka, eta hortik etorriko zaio izena etxeari (eta kaleari, bidebatez).
    • 7 zenbakia. Harrizko etxea, Sagastizabalgoa moduan ezagutua.
    • 9 zenbakia. Hau ere harrizkoa, Atxuri kaleko zaharrenetakoa. Aurreko bien antzera, XV-XVI mendeko jitea duena.
    • 11 zenbakia. Santa Anako zubia egin zenean etxe honen azpitik eman zioten kalerako sarrera.
    • Santa Anako zubia. Nahiz eta batzuk Errekaldeko zubia ere esan, berez Atxuriko zubia behar zuen, Errekalde kalea harantzago dago eta.
    • 13 zenbakia.
    • 15 zenbakia. Azpian linterneria egon zen.
    • 17 zenbakia. Tinterokoa edota Aguadonekoa. Behe solairuan janari denda egon zen.
    • 19 zenbakia. Etxe berria da, porlanezkoa. Zaharrari Hauspokoa esaten zitzaion.


    Etxe eta atariak. Zenbaki bikoitiak

    Kaleko alde honek ez du etxe askorik, kaleko hasieran batzuk eta gainontzekoak Zahar Egoitza berrirako bidean:

    • 2 zenbakia. Espillanekoa, agian Espilla baserriarena izandakoa.
    • 4 zenbakia. Ertzillanekoa, bertan Ertzilla familia bizi zelako.
    • 8 zenbakia. Garai batean Mendizabal etxea zegoen bertan, gero Ospittala edo Zahar-Etxe zaharra. Gaur egun parkea da.
    • 10 zenbakia. Etxe berria, Zahar Egoitza berrirako bidean.
    • 12 zenbakia. Etxe berria, Zahar Egoitza berrirako bidean.
    • 6 zenbakia. Zahar Etxe berria (aurrekoaren zenbakia gorde du).


    Etorkizuna

    2016 urtean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (Plan General de Ordenación Urbana) onartu zen.

    Bertan planifikatutakoa gauzatzen bada, irisgarritasuna hobetzeko oinontzeko zein ibilgailuentzako zubi berria eraikiko da; 17 eta 19 zenbakien artetik bat egingo du Atxuri kalearekin.

    Behin zubi berria martxan, gaur eguneko Santa Ana zubia eraitsiko dute.


    Erreferentziak