Giltzagile gremioa (eu)
Armagintza gremioetako bat zen. Besteak kainoigile, aparejero eta kutxagile gremioak ziren.
Lanaren azalpena
Armaren giltza egiten zuten; hau da, tiroa botatzeko mekanismoa.
Maisu bakoitzak beste 2 ofizial laguntzaile zituen, eta giltzagile bakoitzak bere forja zuen, uraren indarraz mugitzen zela.
Lana bukatu eta gero, Erret Lantegira eramatzen zuten, bertan aztertzeko.
Lan egiteko era
Florencio Josep de Lamot-en Mapa Topographica de Plasencia agertzen den irudiak oso ondo erakusten du lan egiteko era.
Bi langile agertzen dira, batek ingude gainean eusten duen pieza esku-mailuez jotzen dutela. Mahai gaineko tornoetan, beste batzuk armek behar dituzten giltzen edo txispen piezak limatzen eta doitzen dituzte. Atzekaldean, beste batek tramankulu baten poleak eta palankak erabiltzen ditu, fragua txikiari eragiten dion hauspoa duela. Lantegiaren atetik sartzen, garai bateko soinekoaz jantzitako andereak poltsa darama, segururena baten batentzako hamarretakoa.
Langile hauen janzkera belaunen arteko ohialezko amantalak dira.
Maisu eta langile kopurua
Hiru momentuko datuak gordetzen dira:
- Florencio Josepf de Lamot jaunak 1756 urteko Mapa Topographica de Plasencian 86 maisu giltzagile aipatzen ditu.
- XVIII mende bukaeran[1], 66 maisu zeuden Soraluzen, eta beste 31 inguruko herrietan (7 Eibarren, 2 Elgoibaren, 16 Ermuan, 1 Arrasaten, 3 Durangon, 2 Bergaran).
- Juan Cruz Fernández-ek 1856 urteko Apuntes para un cuadro topográfico liburuan jasotzen duenez, 112 maisu zeuden Soraluzen, eta beste 89 Eibarren.
Honetaz gain, gogoratu behar da maisu bakoitzeko beste 2 lagunek lan egiten zutela. Hala, XVIII mende bukaeran guztira 198 giltzagile zeuden Soraluzen, eta beste 93 inguruko herritan.
Erreferentziak
- ↑ Noticia del número de maestros asentistas matriculados... J.Ignacio Tellechea Idigorasen aipamena (Diario Vasco 1974/03/02)