Igarate etxea (eu)
{argitaratzen}
Barrena/ Igarate | |
---|---|
Izen formala | Igarate |
Bailara | Irure |
Altuera | 100 m |
Hedadura | Ha |
Kaletik | 0,9 km |
Bertako familia
Baserria aspaldi desagertu zen.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1]
Eitzako lurretan, beheko aldean, arkabuz eta moskete kainoien barrena zaarra deiturikoa zegoen, XVII mendeko agirietan agertzen dena.
Segururena barrena zaarra Barrena baserriari izena eman zion. Dena dela, ezin baztertu barrena zaarra izandakoa Igaraten bertan egotea: azken finean, Igarate Sagar-erreka eta Deba biltzen diren tokian egon zen, Eitza baserriaren azpian.
XX mende hasieran Euskalduna kañoi fabrikak baserria bota zuen, biltegiak eta zuzendariarentzat etxe bat egiteko. Eli Lakuestaren argazkian, zuzendariaren etxea agertzen da.
Soraluzeko sahiesbidea egin zutenean etxe hau ere bota zuten. Gaur egun sahiesbidearen hasiera eta autobusen geltokia daude bertan.
Erreferentziak
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (251 orrialdea)