Ospital iturria (eu)
Kokapena
Iturri hau Sagar-errekan dago: Sagarraga industrialdetik gora, autopistako zubitik pasa eta 200 metrotara. Beste izen batzurekin ere ezagutu izan da iturri hau: Kukupeko iturria, Jubilatuen iturria, Agureen iturria...
Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Kontrakoa ematen badu ere, izena ez datorkio Soraluze Ospital zaharretik (gaur eguneko Zahar-egoitza).
Garai batean Sagarraga etxeari Nafarranekua ere esaten zitzaion. Izenak nafarreriarekin (biruela) lotura izan dezake: Sagarraga baserria herritik kanpoan dagoenez eta aldiberean gertu, oso toki aproposa zen hospital gisa erabiltzeko ospital moduan gaixotasun kutsakorrak zirenean, eta hortik Ospital iturri.
Ramiro Larrañagaren artikulu batean agertzen denez[1], Juan de Arteaga izenekoak sei hilabete eman zituen bertan, nafarreria jota zegoelako; eta Pedro de Sagarraga izeneko bati 1597 urtean bi aldiz erre zioten etxea, bertan nafarreriak jotako sendiak hil zirelako eta modu honetan kutsaketa ekiditzeko.
Aurreneko iturria gaur egunekoaren antzekoa zen: iturria erdian, eta jarleku luze bana alboetan. XX mendeko bigarren erdian, 1970. urtearen inguruan, Soraluze Kirol Bazkunak iturria goitik behera berritu zuen, itxura mantenduz baina iturri ingurua aterpe ederraz babestuz.
- ↑ Sagarraga: casa solar y ferrería. Ramiro Larrañaga. Boletin de la R.S.B.A.P.