Bi eta iru bider (eu)
Izenburua | Bi eta iru bider |
Egilea/k | Herrikoia |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Policarpo Larrañaga |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
Bi eta iru bider Joxepek jotzen du. (bis)
Gizonak bentanara nekez irtetzen du. (bis)
Gizonak bentanatik dio erantzuten. (bis)
Gabaren ordu ontan zer darabiltzu emen?. (bis)
Donzella eder bat dakart nerekin aldian. (bis)
Semia dakarrela Jesus sabelian. (bis)
Semia ta donzella, nola da posible? (bis).
Enbustero andiok ortikan ken zaite (bis).
Animo ar ezazu, animo Joxepe. (bis)
Gaur gure Jesus onek jayo bear luke. (bis)
Onetan amabiak dirade etorri; (bis)
Argitara danian seme eder ori. (bis)
Azalpenak
Aita Donostiak (José Gonzalo Zulaica) 1922. urtean Cancionero Vasco argitaratu zuen, bertan Soraluze jasotako lau abesti zekarrela.
Abesti hau Policarpo Larrañaga (Don Poli) abadearengandik jaso zuen, 1917 urtean hain zuzen.