Erregetxe zaharra (eu)

    Sorapediatik
    83.213.16.107 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: {{Artelana (eu) | izena = Errege-etxe zaharra | irudia = Argazkirik_ez.jpg | estiloa = | mendea = | kokapena = Herri-kaskoan | mota = Eraikina }} ==Ir...)(r)en berrikusketa, ordua: 22:18, 18 ekaina 2016
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Errege-etxe zaharra
    Argazkirik ez.jpg
    Estiloa
    Mendea
    Kokapena Herri-kaskoan
    Mota Eraikina


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Azalpena eta historia

    XV mendeko bigarren zatian armagintza oso garatu zegoen Euskal Herrian. Lehen agiria Isabel la Católica-ren 1480ko Cédula Real-ean agertzen zaigu, hemengo armagineri deia eta eskaria eginez, armak behar zituela eta ahalik azkarren eta ahalik gehien egiteko aginduaz. Geroztik geroago eta eskari gehiago datoz.

    Euskal Herriko zein partetan egiten ziren esaten ez bazen (maizenik ere, Gipuzkoa probintziako eta Bizkaia Jaurerriko lantegietan; hau da, en las fábricas de la provincia de Guipúzcoa y Señorío de Vizcaya), XVIgarren mendearen lehen erdian hasi ziren aipatzen Soraluze, Bergara, Eibar, Markina, Ermua, Elorrio eta Arrasate herriak suzko esku-armagintzan, eta Araba eta Tolosa arma-zurigintzan ere. Gainera, armagintzako maisutzat lehendabizikoz agertzen dena plaentziatarra da, Juan de Churruca, maestro armero, 156lean.

    Ordura arte arma lantegia edo fábrica de armas esaten zena, herri horietan sakabanaturik ziren lantegi ttipiak besterik etziren. Elkar-lanean ari ziren lau gremiotan bildurik, bakoitzak bere espezialitate bereziak zituzten.

    Elkar-lan honen ugaritze eta zabaltasunak antolakizun berriak eskatzen zituen, eta, orduan, armagintzan ari ziren guztiak beren borondatez bildurik, hobekuntzen bila, elkargo finkatuago bat erabaki zuten eta Felipe II.aren garaian hemendik sortu zen, 1.573 urtean, Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la villa de Placencia izenekoa.

    Halaxe, Soraluzek aurreneko Errege-etxea moldatu zuen, Deba ibaiaren ezker aldean, Errabal kalean hain zuzen.

    XVIII. mendearen bukaera aldean egoera txarrean zegoenez, 1785 urtean Miguel Antonio de Jáureguik bigarren Errege-etxea proiketatu zuen, zaharraren aldamenean eraikitzekoa.

    Plan honek ez zuen aurrera egin, baina 1803 Miguel Antonio de Jáureguik beste proiektu bat prestatu zuen, Errege-etxe berria herri kaskoaren ondoan eraikitzeko, plaza zaharraren gainean. Eraikin berriak miloi bat erreal pasatxoko aurrekontua zuen, eta ordaintzeko herri guztia hipotekatu zen: etxeak, baserriak, zuhaiztiak, errotak, olak...


    Artikuluak