Etxebarri baserria (eu)
Etxebarri | |
---|---|
Izen formala | Etxeberria |
Bailara | San Andres |
Altuera | 420 m |
Hedadura | 11 Ha |
Kaletik | 4,7 km |
Bertako familia
Oregi Unamunotarrak
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
- Argazkirik ez
Izenburua_1
- Argazkirik ez
izenburua_2
- ...
- Argazkirik ez
izenburua_n
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Uzkate Etxebarri izena ez omen da egokia, gertu izateaz gain bi baserriek zerikusirik ez dutelako.
Abizenaren armarri arruntena: urdina (azur), zilarrezko beltzargarekin, eta lau ertzetan urrezko lili bana.
XVII mendeko agirietan agertzen da, eta XVIII mende hasieran Francisco de Issa bizi zen bertan, Santa Cruz ermitaren maiordomoa zena. 1745. urtean baserria Azkoitiko mojen komentuarena zen . 1820 urtean, berriz, Juan Antonio Arancegui bizi zen bertan.
Jose Luisen birraitonak, Jose Unamunoren aitak, erosi zuen baserria XIX mende bukaeran, Bergaratik etorrita.
1996. urte aldera kendu zituzten behiak. Garai batean 5 asto ere izan zituztela gogoratzen du Jose Luisek, eta bi aldetara hezitta jauan idi bakarra ere bai. Ardiak 1940. urte aldera kendu omen zituzten. 1988 inguruan lagazioten kalera barazki eta produktuak saltzeari.
Bere garaian ezagunak ziren Etxebarri Motxailia izeneko morroiaren ibileren inguruko kontuak. Etxebarri Motxailia izeneko gizon honek kalean lan egiten omen zuen baskulari giltzak egiten. Behin San Andresko ermitako kanpaiari ahari bat lotu hemen zion eta ahariari aurrean bi arbi buru jarri. Aharik arbiak jateko ahalegina egiten zuen bakoitzean, kanpaiak jotzen zituen. Auzoko jendea harrituta, ermitako atarira inguratu zen, baina inor ez omen zen barrura sartzera ausartzen. Azkenean barrura sartu eta hara nun aurkitu zuten aharia arbia jan nahian kanpaiei tiraka. Pertsonaia xelebrea izan behar zuen Etxebarri Motxailia honek.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (42. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (243 orrialdea)