Ezozia baserria (eu)
Ezozia / Ezozi | |
---|---|
Izen formala | Ezozia |
Bailara | Ezozia |
Altuera | 210 m |
Hedadura | 13,5 Ha |
Kaletik | 1 km |
Bertako familia
Alberdi-Larreategitarrak
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Izena modu desberdinetan agertu izan da agiritean: Ozeiza, Ozeita, Oceiti, Ozeitu... Esan nahia ez du argi: batzuk ihi tokia dela diote; Justo Gáratek, aldiz, essox berba latinarekin lotzen du, izen honek amuarrainak izatearekin zerikusia duena.
Baserria Ezoziako santutegiarekin lotuta izan da: bada agiri bat, 1745. urtekoa, la casilla de la hermita de Ntra. Sra. de Ezocia aipatzen duena, bertan bizi zela Ezoziako santutegia zaintzailea. Hamar urte geroago, 1755.ean, Ezoziako etxe berria eraikitzeko kontuak aurkeztu ziren.
Oraingo jabeak XIX mende bukaeran etorri ziren bertara bizi izatera, errentero. Ordurako baserria Armendia familiarena zen, izen bereko baserrian bizi zela.
Garai batean merendero moduan hasi zen eta, 80. hamarkadan baserria erosi eta gero, 90.hamarkadan baserria berritu eta jatetxe bihurtu zuten. Gaur egun jatetxea ez dago martxan.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (76. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (242 orrialdea)