Oreka Art. Koldobika Jauregi 2024 (eu)

    Sorapediatik
    Iragarkia. Koldobika Jauregi (2024)

    Oreka Art-ek erakusketak.Koldobika Jauregi zabaldu berritan bera hil zen.



    Soraluzeko erakusketa

    2024ko ekainak 14an Koldobika Jauregi eskulturagile entzutetsuaren erakusketa Gabolatseko Oreka Art galerian inauguratu zuten.

    Halakoetan ohi denez, artista bertan izan zen, inauguraziora bertaratu zirenei erakusketaren gaineko xehetasunak ematen.


    Koldobika Jauregi

    Egilea

    Jauregik ibilbide benetan luzea eta oparoa egin du artearen munduan, eskulturan, batik bat. Besteak beste, Guggenheim museoan izan dira bere lanak ikusgai, baita Euskal Herriko, Estatuko eta Europako galeria ugaritan ere. Eta gaurtik aurrera, baita Soraluzen ere.

    Ibilbide artistiko luzea, oparoa eta esanguratsua egin zuen Koldobika Jauregik (Alkiza, 1959). 1978an eskulturagile moduan estreinatu zenetik, artelan, erakusketa, proiektu eta sariketa ugari egin eta eskuratu ditu artista entzutetsuak.

    Besteak beste, Guggenheim museoan, San Telmo museoan, Ekain galerian eta Euskal Herriko, Estatuko eta Europako galeria ugaritan izan ditu ikusgai bere lanak. Udalerri eta hiri askotako espazio publikoetan ere baditu ipinita eta beste asko erakunde eta fundazio esanguratsuen egoitzetan.

    Proiektu bereziak

    Horrez aparte, proiektu berezietan ere parte hartu du Jauregik, adibidez, Telmo Esnalek zuzendutako Dantza film luzeko produkzio diseinatzailea izan zen, Chillidaren omenaldiko proiektuan parte hartu zuen eta euskararekin lotutako hainbat ekimenetan parte hartu izan du, esaterako, Nafarroa Oinez ospakizunaren baitan egindako Artea Oinez11 erakusketan, William Shakespeare idazlearen Sonetoak liburuko ilustrazioak egin zituen edo Txantxangorria kantaren performancea gauzatu zuen, 2016ko Euskararen Egunean.


    Heriotza

    Erreferentziak