Sologoeneko zentrala (eu)
Izenak
Izen ofiziala Sologoeneko Elektra-etxea da.
Garai baten Elektrika edo la eléctrica moduan ezagutzen zen.
Aurreneko urteak (1898-1964)
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Sortu zutenean (1898) zentral honek Deba ibaiaren urak erabiltzen zituen, baina 1911.ean Urruzti eta (Osuma erreketatik datorren ura ere ustiatzen hasi ziren.
1913.ean Antonio Zabala jaunak erosi zuen, eta hurrengo urteetan enpresak hainbat izen hartu zituen, 1934.an Zabala, Unzurrunzaga y Cía izendatu zuten arte.
Bitartean, Antonio Zabalak Irurak-Bat Sagar-Errekako zentrala ere erosi zuen.
Soraluzeko Udalak erosi zuenekoa
Orduko egoera
1960. hamarkadan kontestu sozio-ekonomikoa erabat aldatu zen, garapena eta emigrazioaren eraginez batez ere.
Alde batetik, indar banatzaile handiak (IberdueroAipamen errorea: Closing </ref>
missing for <ref>
tag. Energia esparruan kanpoko mendekotasuna arindu nahian, erakunde honek zentral zaharren berrizteak bultzatu zituen. Bertxineko (Andoain) eta Ereñozuko (Errenteria) zentralen ostean, Soraluzekoa hirugarrena izan zen.
Zaharberritze honetan Joanerreketatik eta Urruztitik zetozen urak ez ziren erabili. Beraz, zentrala turbina bakarrarekin geratu zen, Deba ibaiaren urek eragindakoa.
Sologoen zaharberritua (1989-2016)
Sologoeneko Zentral Hidroelektrikoa (Central Hidroelectrica Sologoen S.A sozietate publikoa) 1989ko abenduaren 28an eratu zen, eskritura publiko bitartez. Eta Gipuzkoako Lurraldeko Industria Ordezkaritzaren baimena lortu ondoren, 1991ko irailaren 19an ipini zen martxan Sologoeneko zentrala, orduko alkatea Luis Felipe Galarraga zela.
Zentrala eratu zenean, akziodunek eginiko ekarpenak eta partaidetza ondorengoak izan ziren:
- Soraluzeko Udala. Ekarpena: 75 urterako ur-emakida edo kontzesioa (5.000l/s) eta 10 milioi pezetatan baloratutako zentrala. Partaidetza: 10.000 akzio.
- Eusko Jaurlaritza. Ekarpena: 2 milioi pezetatan baloratutako bideragarritasun txostena eta 50 milioi pezeta. Partaidetza: 147.016 akzio.
EEE (Energiaren Euskal Erakundea) kudeaketaz arduratzen zen. Sortutako indarra Iberdrolari saltzen zioten.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Gaur eguneko egoera (2016. urtetik)
2013. urtean Eusko Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren arrazionalizatzeko eta berrantolatzeko estrategiaren barruan, beste neurri batzuen artean, Sologoen sozietate publikoaren likidazioa aurreikusi zuen.
2016ko maiatzaren 4an izandako Osoko Bilkuran, Soraluzeko Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdiek aho batez onartu zuten Sozietatearen likidazioa. Eta 2016ko abenduaren 16an, sozietatearen likidazioa eskrituratu zen. Ondoren, Sozietatearen aktiboaren banaketa gauzatu zen akziodunek zuten portzentajearen arabera. Azkenean, Soraluzeko Udala 2017ko abuztuaren 9an egin zen Sologoeneko zentral hidroelektrikoaren jabe, aurretik zentrala ustiatzen zuen Sozietate Publikoa likidatuta.
Sologoengo zentrala bideragarriago eta errentagarriago izateko, 60.000 eurotako inbertsioa egin zen 2018 urtean: 40.000 € inguru zentrala automatizatzeko, eta gainontzekoa erretena garbitzeko eta mantenimiento integrala kontratatzeko. Eta helburua hobeto lortzearren Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin elkarlana lortu zen, horretarako Jose Inazio Asensio zentrala bertatik bertara ezagutzeko 2018ko urtarrilak 15ean[1].
Kokapena
Datu teknikoak
Gaur egunean Sologoeneko zentralak Deba ibaiko ura besterik ez du erabiltzen.
Presa
Presa nagusia Deba ibaian dago, Osintxuko auzoan (Bergara), Mugarri baserriaren bestekaldean, udal mugarritik 350 bat metrotara.
31 metro luze, 3,5 metro altu eta 2,5 metro zabala da. Gaur egun arrainek presa igotzeko azpiegitura ere badauka.
Erretena
Presaren ezkerreko aldetik hasiera ematen zaio 56 metroko luzerako kanalari. Hasieran iragazia du, automatikoki garbitzen dena: orbelek, adarrek eta enparauok urari traba egiten diotenean, iragaziak alde batera botatzen du metatutako zikina.
Erretenak errepidea lur azpitik igarotzen du eta 247 metrotako tunel bitartez, Mugarri mendia zeharkatzen du. Ondoren beste 286 metroko kanal irekiak jarraitzen du eta berriz ere beste 138 metrotako tunel baten bidez Irukurutzetako errebueltako mendia zeharkatzen du. Azkenik beste 96 metrotako kanalaren bitartez, zentraleko makina gelara iristen da. Hemen beste iragazia du, hau ere garbiketa automatikoa duena.
385 metrotako luzera daukate tunelek eta 438 metro kanal irekiak. Beraz erretenaren luzera, guztira, 823 metrokoa da.
Makina gela
Gaurko eraikinak, EVEk berritua, 145 m2 ditu. Ur jauzia 9 metrotakoa da. Berau ustiatzeko Kaplan[2] izeneko ardatz bertikaleko eta erregulazio bikoitzeko Kossler Iberica S.A turbina dago, eta 425 kW alternadorea ere.
Urak behin turbinatu ondoren, badago berauek Deba ibaira berriz isurtzeko hustubidea.
Zentralaren energia-ekoizpena
Zentralak urtero bataz beste 815.000 kwh ekoizten ditu, baina kontutan hartu behar da gaur egun %50eko etekina duela. 2018 urteko inbertsioa etekin hau igotzeko da.
Konparazio batera, esan liteke 2017. urtean Soraluzeko argiteria publikoak eta udal eraikinek (Kiroldegia, Udaletxea, Itxaropena, EPA, futbol zelaia etabar.) 559.571 kwh-ko kontsumoa izan zutela.
Zentralak sortutako indarra enkantean saltzen da, Espainiako gainontzeko indarren moduan. Prezioak orduro jartzen dira.
Erreferentziak
- ↑ Ingurumen diputatuak Sologoengo zentrala bisitatuko du. Plaentxia.eus
- ↑ Kaplan turbinak oso egokiak dira emari handientzat, nahiz eta aldapa gutxikoa izan.