Juan de Aldasoro (eu)
Juan de Aldasoro y Uribe | |
---|---|
Jaio | Monterrey, Mexiko (1817) |
Hil | |
Profila | Medikua, kapitalista |
Familia
Mexikoko Monterreyn zeudela, Ambrosio Maria de Aldasorok bi seme izan zituen: Juan (1817) eta Jose Ramon (1820).
Diru asko eginda, 1823.erako Soraluzera bueltatu zen familia osoa. Seme zaharrenak, Juan, mediku karrera egin zuen Madrilen eta bertan geratu zen. Jose Ramon apaiztu zen, eta herriko parrokoa izan zen, familiaren ildoari jarraituz: aurreko parrokoa Ramon Francisco de Aldasoro bere osaba izan zen, eta honen aurrekoa bere osaba José de Lasalde.
Negozio gizona Madrilen
Juan eta Jose Ramón aberatsak ziren, eta Juanek bion diruak kudeatzen zituen.
Madrilen zegoela, Juan de Aldasorok Valentin Silvestre Fombuena asmatzailea ezagutu zuenAipamen errorea: Closing </ref>
missing for <ref>
tag. Arma hauek ekoizteko, Juan de Aldasoro Soraluzera etorri zen eta beharrezko lantegietan kontratatu.
XIX mendearen erdialde arte gremioek eta Espainiako armadak zuzenean negoziatzen zituzten eskaerak, eta gero gremioek beren kideen artean banatzen zuten lana. Baina garesti fama irabazia zuten, eta sistema desegiteko gogo bizia zegoen. Gobernua hasi zen arma enkanteak egiten, eta Juan de Aldasoro dirua egiteko bidea ikusi zuen: arma enkanteetan eskaintzak egiten eta kontratak irabazten hasi zen, esateko, Marina infanteriarentzako karabina (1858 eredua) eta Ehiztarientzako eskopeta (1857 eredua).
Eskaintza hauek zirela eta, José Ignacio de Ybarra e Iribecampos armagilea hasarratu egin zitzaion, ordurarte bera zen ohiko kontratista eta. Urteekin, hasarre hau gero eta sakonagoa egin zen.
Lantegia Elizburu 10ean zuten. Hiru solairu eta ganbara zituen, 206,7 m² (61'80 estadu), eta alboko esparruek 762,5 m² (228,08 estadu).
La Euscalduna
- Sarrera nagusia: S.A. Euscalduna (eu)
Hasarrean hasarre, sistema gremiala desagertzerakoan (1860) Ybarratarrak eta Aldasorotarrak bildu ziren, eta fusilak egiteko enpresa berria sortu zuten: La Euscalduna.
1860ko urriak 16an Villalegre eta San Millán-go markesari (Luciano Porcel y Valdivia jaunari) txara inguruko lurrak erosi zizkioten, eta hurrengo urtean fabrika eraikitzen hasi ziren. Ekoizpena bideratzeko 80 bat armagile hartu zuten soldatapean.
1860-1861 urteetan Jose de Ybarrak eta Aldasorotarrek ika-mika garratzak izan zituzten berriro ere. Enpresa aurrera eramateko, 1862.eko martxoak 4an “Zuazubizcar, Isla y Cía.” elkarte komanditarioa sortu zuten Madrilen. Pedro Zuazubizcar Aguirre eta Manuel Isla izan ziren bazkide berriak. Enpresa honek harreman-kapital garrantzitsua zuen Madrilen, ezinbestekoa Espainiako itsas-armadarekin kontratuak sinatzeko.
1863. urtean Juan eta José Ramón Aldasorok lantegia saldu zioten Zuazubizcar, Isla y Cia. enpresa berriari, 140.688 erreal eta 1.024 ehunekotan.
Modu berean, 1863.etik aurrera Aldasoro marka desagertzen da, eta Infanteriarentzako karabina (1859 eredua) ekoizpena Zuazubizcar, Isla y Cia. hartu zuen bere gain. Urte batzuk geroago Silveste Fombuenaren proiektuak aurkeztu zituen Madrilen, baina Junta Superior Facultativa de Artillería delakoak atzera bota zituen.
Eta 1869 urtean, berriro, Juan de Aldasorok ika-mika garratzak izan zituen José de Ybarrarekin, eta honek enpresatik alde egin zuen. Orduan enpresari izena aldatu zioten berriro: S.A. la Euscalduna.