Arma lantegi txikiak (eu)
Hasiera
Sistema gremialaren azken urteetan gero eta eskaera gutxiago zetorren Espainiako armadaren aldetik, eta lantegi txikiek ozta ozta egiten zuten aurrera. Eibarko batzuk bere kasa hasi ziren, eta Soraluzen ere 1859. urtean bertako lantegi txikiek arma desberdinak egiteko baimena eskatu zuten.
Nahiz eta armadarako eskaera batzuk lortu, ahalmen gutxiko lantegiak izanik partikularrentzako produktuak ekoizten zituzten, gehienak ehiza fusilak eta pistolak.
1860. urtean Erret Agindu batek suzko armen merkatua liberalizatu zuen, eta 1865.ean gremioen sistema bertan behera geratu zen. Hurrengo urtean La Euscalduna fusil fabrika sortu zenean, hainbat eta hainbat armarik bertara jo zuen lan bila, baina beste askok bere kasa jarraitu zuten.
Teknologia eta produktuak
Orokorrean, sistema gremiala bukatu zenean, 1865 urtean, Soraluzeko armagile txikiek aurrekargako armak ekoizten zituzten. XIX mende hasieran suharri giltza erabiltzen bazuten ere, ordurako pistoi giltzak erabiltzen hasi ziren, bai fusiletan zein pistoletan.
Aldi berean, errebolberrak egiten ere hasi ziren. Arma guzti hauen bezeroak Espainiako armada zein partikularrak izaten ziren.
Baina teknologia aurreratuena jarraituz, aurki atzekargako armak egitera pasatu ziren. XX mendean hainbat patente sortu ziren Soraluzen[1].
Arma luzeetan, XIX mende bukaeran eta XX mende hasieran terzerolak[2] egiten baziren ere, Espainiako armadak gero eta gutxiago eskatzen zuenez, Soraluzeko (eta Eibarko) produktu izarra ehiza eskopeta izan da.
Arma motzetan, atzekargako pistolek (eta batez ere XX mendean pistola automatikoek) gainontzeko armak desagerrarazi zituzten.
Industria laguntzailea ere sortu zen inguruan, osagaiak egiteko (eskopeta kainoiak, adarrezko kirten-azalak, apaingarriak...) edota azpikontratazioa (mekanizazioa, kainoien txarolatua, fundizioa...)
(handitzeko, sakatu gainean)
XIX mendeko enpresa zerrenda
Urteak | Izena | Kalea | Produktuak | Marka | Osagaiak eta azpikontratazioa |
Gerora |
---|---|---|---|---|---|---|
<1844> | Aranguren | Pistoi pistolak | ||||
<1848> | José Joaquín Larrearegui | Pistoi eskopetak | ||||
<1852-1858> | Juan Francisco Astiazaran | Aurrekarga pistolak Pistoi eskopetak |
||||
<1858> | José Ignacio Ibarra | Rifleak | CONTR.YBAR A.R C.YBARRA |
|||
<1865> | Juan Arluziaga | Eskopetak | ||||
<1877> | M.A. | Atzekarga pistolak | M.A. PLACENCIA | |||
Amosategui | Atzekarga pistolak | AMOSATEGUI PLACENCIA | ||||
Mauricio Larrañaga | Atzekarga fusikak | |||||
Eusebio Arizaga | Errebolberrak |
XX mendea
Enpresa gehienak oso txikiak ziren, eta krisi ekonomikoak suertatzerakoan ixteko aukera handiekin. Gainera, askok ez zuten irauten jabea baino luzeago. 1929 urtean oraindik hogeita hamar arma-tailer zeudela herrian. Gerra zibila amaituta, ordea, torlojuak egiten hasi ziren tailer horietako asko. Sasoi horretan indar handia hartu zuen torlojugintzak, eta 60. hamarkadan jo zuen goia.
Modu horretan, jatorriz arma-enpresa zirenak, Inocencio Madina, Eugenio Argarate, Sandalio Barrenechea, Juan María Arizaga, Amuchastegui eta Sacia kasu, torlojuak egiten hasi ziren.
XX mendearen bigarren zatian torlojugintza herriko industriaren jarduera nagusia zen, nahiz eta armagintzak bazuen artean presentziarik, batez ere SAPAk langile asko zituelako. Hala ere, beste enpresa batzuek ehizako eskopetak egiten jarraitu zuten, esateko Miguel Larrañaga eta Sucesores de Eusebio Arizagak.
Propaganda komentuetaraino
Armak saltzeko, gaurko moduan, kanpainak egiten zituzten; baina ez ziren guztion gustoko. Esateko, 1909. urtean Arangurenek bere armak eskaini omen zizkien komentuei, eta sortutako iskanbila Frantziaraino heldu zen[3]:
- Abadeak alde guztietan berdinak
- Espainian, gaur egun, Moret jaunaren gobernuari zailtasunak sortu nahi dizkiote, Frantziako Briand Ministerioari sortu nahi dizkioten bezala.
- Eta apezpiku espainiar horiek ez dituzte eskuak geldi. Askatasunaren izenean, Kontseiluko presidenteari eskatzen diote eskola laikoak irekitzeko baimena ukatzeko. Jaun horiek irakaskuntzaren monopolioa eskatzen dute haientzat. Elizak espainiar guztiak bere doktrinak jarraitzera behartu nahi ditu, garunak desitxuratzeko eta kontzientzia guztiak bere erara moldatzeko pribilegioa izan nahi du.
- Hori ez da dena. Espainia zorigaiztokoa engainatzeko, apaizek, apezpikuek eta fraideek ez dute aski gaur egun ongi zaharkituriko beren arma espiritualez erabiltzen, errebolberrak, fusilak eta metrailadoreak ere erosten dituzte. Ez dira zurrumurru lausoak.
- Aranguren eta Konpañia. Suzko arma fabrika. Soraluze (Gipuzkoa).
- … komunitateko gorengo agurgarria,
- Hainbat elkarte erlijiosok armak eskatu dizkigute beren komentuak defendatzeko, eta gure zerbitzu-eskaintzak aurkezten dizkizuegu. Hemen behean, gure armen preziorik onena, halako geltokian bagoian entregatutako merkantzia, etab. (jarraian karabinen, fusil arrunten, armadako fusil modeloen, errebolberren, baioneten etabarren prezioak).
- N.B. Unión Española de Explosivos-ek ekoizten dituen kartutxo klase guztiak ere eman diezazkizukegu, enpresa honen ordezkaritzen tarifa berberatan.
- Bilboko egunkari baten arabera, Eibarren bildutako sistema zaharreko hamar mila fusil saldu zitzaien eliz-kongregazioei, abade baten bitartez.
Euzko Izkillugiñen Elkar Langintza (EIAL)
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Errepublika garaian krisia oso handia zenez, 1933 urtean Soraluze, Elgoibar eta Eibarko armagile (eskopetagile) batzuk, ELA-STV sindikatuko afiliatuek, Euzko Izkillugiñen Elkar Langintza (EIAL) sortu zuten.
Kooperatiba moduan eratu ziren, eta hiru urteetan mota guztietako milaka eskopeta egin zituen. Baina gerra sortu zenean egitasmoa zapuztu egin zen.
Bukaera
Ingurua ikaragarri gogor astindu zuen, ordea, 80. hamarkadako krisialdiak, tartean armagintza enpresak. 1984 urtean Eusko Jaurlaritzak DIARM enpresa sortu zuen, Eibar inguruko armagintza enpresak biltzeko eta aurrera ateratzeko; Soraluzeko bi enpresak bertara bildu ziren. DIARMek lantegi berria eraiki zuen Itziarko industrialdean, baina bide oparorik ez zuen izan: bi urte beranduago (1986) itxi zen.
Armagintzan aritutako Soraluzeko azken enpresa Felix Sarasqueta y Cía izan zen, Eibartik etorria eta lantegia Sagar-errekako sarreran zuela. Krisiak ere jo zuen eta Inde S.A.L. izartera pasa zen, baina alferrik, azkenean hau ere itxi egin zelako.
XX mendeko enpresa zerrenda
Urteak | Izena | Kalea | Produktuak | Marka | Osagaiak eta azpikontratazioa |
Gerora |
---|---|---|---|---|---|---|
<1929> | Serafín Achótegui y Cía SACIA Ceventor |
Kotxebidea | Mekanizatua | Torlojugintza | ||
1903-1929> | Felipe Aguirregomezcorta Aguirregomezcorta y Cía Sobrinos de Aguirregomezcorta Industrias Iñurrieta |
Errekalde | Eskopeta kainoiak | |||
<1929> | José Alberdi e Hijos | Smith errebolberrak | ||||
<1920> | Isaac Alday Alday y Cía |
Elizburu | Adarrezko kirten-azalak | |||
<1967 | Calixto Altuna | Gabolats | Eskopetak | C.A. | ||
<1921> | Nazario Arana | Errekalde | ||||
1922-1984 (DIARM) | Arando y Larrañaga Arando y Cía Miguel Larrañaga |
Eskopetak | Indiarra Eperra M.L. Gacela Vulcano |
|||
<1929> | Antonio Aranguren | Terzerolak Eskopetak |
Eperra La perdiz |
|||
1900?-1921> | Ignacio Aranguren Aranguren y Cía |
Etxaburueta Santa Ana |
Terzerolak Eskopetak Karabinak |
Torlojugintza | ||
<1929> | Eugenio Argárate | Esportazioa | ||||
<1929> | Francisco Argárate | Eskopetak | ||||
<1929-1970 | Agustín Arias | Fundizioa | ||||
<1921> | Arizaga y Lete | Errabal | ||||
1908-1984 (DIARM) | Eusebio Arizaga Sucesores de Eusebio Arizaga |
Kalebarren Baltegieta |
Smith errebolberrak Pistola automatikoak |
La sorda E.A. / F.A. |
||
<1921-1930> | Juan María Arizaga | Errekalde Baltegieta |
Eskopetak | J.A. Untxia Lehoia |
Torlojugintza | |
<1921> | Anacleto Arluziaga | Errekalde | ||||
<1921> | Arzuaga y Cía | Santa Ana | ||||
Sandalio Barrenetxea | Santa Ana | S.B. | Eskopeta kainoiak | Torlojugintza | ||
Pascual Churruca | Eskopetak | C.B.M. | Torlojugintza | |||
<1921> | Javier Echaniz | Santa Ana | ||||
1910-1929> | Ascensio Gabilondo | Gabolats | Adarrezko kirten-azalak | |||
<1929> | José María Galarraga | Eskopeta kainoiak | ||||
<1921> | Manuel Galarraga | Baltegieta | ||||
<1929> | Ildefonso Ganchegui | Eskopeta kainoien apaingarriak | ||||
<1929> | Garmendia y Aldazabal Garmendia, Aldazabal y Arcelus |
Atxuri | Eskopetak | Bi esku Biñarte |
Iturgintza | |
<1929> | Patricio Iraola | Iturburu (Baltegieta) | Terzerolak Eskopetak |
P.I. | ||
<1929> | Izaguirre Maiztegui y Cía |
Etxaburueta | Eskopetak Smith errebolberrak |
I.M. | ||
<1929> | Luis Lacuesta Viuda de Lacuesta |
Eskopetak | Beltxarga | Adarrezko kirten-azalak | ||
<1930> | Mauricio Larrañaga | Gabolats | Eskopetak | M.L. | ||
<1921-1929> | Leocadio Legaristi Legaristi y Cía |
Etxaburueta | Terzerolak Eskopetak |
Azkonar burua L.L. |
||
<1929> | Felipe Lete | Mekanizatua | ||||
<1929> | Juan José Lete | Eskopeta kainoiak | Lanabesak | |||
Leturiondo y Argárate | Eskopetak | Shoot Futbolaria |
||||
Esteban Leturiondo | Kalegoen (Santa Ana) | Eskopetak | E.L. | |||
Lizarralde y Oregui | Eskopetak Pistolak |
L y O | ||||
<1929> | Inocencio Madina | Mekanizatua | ||||
Benigno Maiztegui | Eskopetak | C.M. | Torlojugintza | |||
<1929> | Bruno Maiztegui | Kalegoen (Santa Ana) | Eskopetak | Trompa Diana |
||
<1929> | Manuel Maiztegui | Terzerolak Eskopetak |
Aingura | |||
<1929> | Ramón Maiztegui | Eskopetak | ||||
<1921-1929> | Mendicute y Lascurain | Kalebarren | Eskopetak | Oilarra | ||
<1921> | Olaizola y Lascurain | Errabal | ||||
<1929> | Vicente Olaizola Industrias Vicente Olaizola |
Errabal | Eskopetak Smith errebolberrak |
Atlante V.O.E. |
Torlojugintza | |
<1929> | Antonio Osa | Mekanizatua | ||||
<1929-1958 | Matías San Miguel | Eskopetak | M.S.M. | |||
Urriola y Sarasqueta Felix Sarasqueta y Cía |
Eskopetak | U.S. F.S.C. El faisán Master Pioner Tauro |
||||
<1929> | Saturnino Treviño | Eskopetak Smith errebolberrak |
S.T. | |||
<1929> | Ambrosio Urizar | Etxaburueta | Eskopetak | Ahuntza |
Ramiro Larrañaga Arma Museoan
Lantegi txikiek egindako arma gehienak suntsitu dira, baina oraindik XX mendean egindako eskopeta eta karabina asko gordetzen dira, bildumazaleek ondo baloratuta.
Gaur eguneko teknologia digitalei esker, Ramiro Larrañaga Arma Museoa izenekoak arma horietako asko biltzen eta sailkatzen ditu, era birtualean bada ere.
Museoak gela gehienetan erakusten ditu lantegi txikiek egindako armak:
- Arma museoa. Txispa-fusilak (eu)
- Arma museoa. Pistoi-fusilak (eu)
- Arma museoa. Atzekarga fusilak (eu)
- Arma museoa. Ehiza-eskopetak eta karabinak (eu)
- Arma museoa. Aurrekarga pistolak (eu)
- Arma museoa. Errebolberrak (eu)
- Arma museoa. Atzekarga pistolak (eu)
Erreferentziak
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. Ramiro Larrañaga (81. orrialdea eta hurrengoak).
- ↑ Mauser karabinak, mendiko unitateetan erabilia.
- ↑ Abadeak alde guztietan berdinak. A. Belmontet (La Fraternité 1909/12/12).