Theatre de la guerre (eu)
Theatre de la guerre en Espagne et en Portugal | |
---|---|
Egilea | Pierre Mortier |
Urtea | 1700 ggb |
Hiria | Amsterdam |
Tamaina | 96 x 120 zm |
Mapa zertan den
Pieter eta David Mortier liburu-saltzaileak ziren Parisen eta lan geografiko ugari argitaratu zituzten. Geroago Amsterdamera lekualdatu ziren. Pieter hil ondoren (1711), alargunak hartu zuen negozioaren martxa, eta gero Cornelius semeari pasa zion. Honek kargua hartu zuenean, Johannes Covens koinatuarekin elkartu eta Amsterdamen Covens and Mortier argitaletxe ospetsua sortu zuten. Sanson, de l'Isle, Visscher eta de Wit atlasak berriro kaleratu zituzten.
Mapa Espainiako Ondorengotza Gerra garaian argitaratu zuen (1701-1714). Pierre Mortier-rek, ordurako Amsterdamen, mapa Carlos artxidukeari dedikatu zion (Carlos III berarentzat).
Mapa lau plantxatan inprimatuta dago, binaka elkartuta. Pierre Mortier-ren semeek, Jean eta Cornelius-ek, mapa berrargitaratu zuten urteetara.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze modu nabarmenean agertzen da, bai ikurraz zein letra tamainaz.
Gainera, Durangotik Tolosarainoko errege bidea agertzen da (herrian Iruretik sartzen eta Irukurutzetatik irtetzen zena).
Bitxikeriak
Mapa honetan Frantziako errege-bide zaharra agertzen da: Gasteiztik Agurainera eta handik, San Adrianetik barrena, Segura, Ordizia eta Tolosara.
Honetaz gain, itsasertzeko errege-bidea ere marraztuta dago: Durangon hasi eta Ondarroatik Mutriku, Astigarribia, Deba... Iruneraino.