Ekonomia. Lanpostuak (eu)

    Sorapediatik
    Soraluzeko enplegu eta lanpostuak

    Datuak

    Urtea Enpleguak Lanpostuak
    1995 1.012
    1996 964
    1997 1.058
    1998 1.103
    1999 1.124
    2000 1.161 1.368
    2001 1.151
    2002 1.200
    2003 1.210
    2004 1.219
    2005 1.255 1.539
    2006 1.227
    2007 1.250
    2008 1.233 1.593
    2009 1.214
    2010 1.107 1.426
    2011 1.055
    2012 1.071 1.355
    2013 1.059
    2014 1.059 1.395
    2015 1.035 1.448
    2016 1.009 1.460
    2017 1.023 1.440
    2018 1.026
    2019 989 1.410
    2020 963
    2021 932


    Bilakaera

    Enpleguak (hau da, beste baten soldatapekoak) 1996 urtetik aurrera gora egiten dute 2002 urte artean.

    Hurrengo zazpi urteetan (2002-2009) kopurua mantentzen da (pixkat gora egiten du hasieran, eta epearen bukaeran apaltzen da).

    Baina hurrengo bi urteetan (2009-2011) enpleguen %13a galtzen da (150 bat). Gero, enplegu kopurua gutxi gora behera mantendu zen... baina 2018tik aurrera galera handiak izan zituen (%15a bi urtetan).

    Nahiz eta lanpostuen datu gutxiago egon, joera nahikoa paraleloa dauka: 2008 urte arte gora egiten du (225 zortzi urtetan), eta hurrengo lau urtetan lanpostuen %15a galtzen da (225 bat). Azken urteetan, enpleguak egonkor mantendu dira, pixkat behera; lanpostuek bilakaera hobea izan dute (autonomoak).


    Lanpostuak eskualdean

    Soraluzeko lanpostuak Debarrenean
    Urtea Industria Zerbitzuak Guztira
    2000 % 7,7 % 4,1 % 5,9
    2005 % 7,1 % 4,9 % 6,0
    2008 % 7,4 % 5,2 % 6,2
    2010 % 7,2 % 4,8 % 5,8
    2012 % 7,6 % 4,6 % 5,7
    2014 % 7,9 % 4,6 % 5,9
    2015 % 8,1 % 4,6 % 6,0
    2016 % 7,8 % 4,6 % 5,8
    2017 % 6,9 % 4,8 % 5,7
    2019 % 6,0 % 4,8 % 5,3

    Debabarrena osoarekin alderatuta, Soraluzek lanpostuen % 6 ingurua eskaintzen du, inoiz gehiago edo gutxiago (2008an % 6,2a eta 2012an %5,7a).

    Hala ere, Soraluzen ematen da Debabarreneko industria-lanpostuen % 8a (mediatik gora), eta zerbitzuetan % 4,6a (mediatik behera, 2008 urtean % 5,2an egon zena).

    Alderatzen badugu BEGaren bilakaerarekin (proportzioa asko jaitsi dela), ondorio larria atera daiteke: Soraluzen egiten den lanak gero eta balio erantsi txikiagoa sortzen du.


    Erreferentziak

    • Datuen Excela ekartzeko Biltegi digitalera joan.
    • EUSTAT. Jarduera ekonomikoen gidazerrenda (1995-2019).
    • EUSTAT. Udal barne produktu gordina (BPG) (2000-2016).