Kapital-zabalkuntza. Memoria (eu)
Kapital-zabalkuntza. Memoria | |
---|---|
Egilea | Nai-bat |
Hizkuntza | Gazteleraz |
Urtea | 1934 |
Argitaletxea | Nai-bat |
Hiria | Soraluze |
Izenburu osoa
Abenda-etxea. Soraluze
Liburuxka zertan den
1932-1933 epean Soraluzeko Batzokia eraiki zuten. Finantziazioa bi bidetik lortu zuten: 25.000 pezeta akziotan, eta 60.000 obligaziotan (gehi epe motzeko zorrak).
1935.ean kapital-zabalkuntza egin nahi zuten, 10.000 pezetakoa. Eta 8 orrialdeko memoria argiraratu zuten propaganda gisa.
Azaleko eta ifrentzuko argazkiak, eta lehen atala Soraluze. Abenda etxean "aldizkaritik" kopiatu zituzten (1933).
Aurkibidea
Liburuxkak bost atal ditu:
- Azalpena. Batzokiaren historia jasotzen du, eta bere deskribapen zehatza.
- Eraikinaren kostea. Guztira 100.000 mila pezetakoa, gutxi gora behera.
- Kapital ekarpena. Nai-batek 25.000 pezetako kapital propioa zuen, akziotan. Eta beste 60.000 obligaziotan, %5ean.
- Amortizazioa. Atal honetan zorra amortizatzeko bi plan azaltzen ziren. Obligaziotako 10.000 pezeta kitatu eta gero, 50.000 pezetako mailegu hipotekarioa eskatzeko asmoa zegoen (%4ean).
- Akzio berriak. Epe motzeko zorrak ordaintzeko kapitala 10.000 pezetatan handitzeko asmoa agertzen zuten, 20 pezerako 500makzkotan.
Erreferentziak
Liburuxka ekartzeko Liburutegi digitalera joan.