Kortazarreko erromatar kanpamendua (eu)
Kortazarreko / Karakateko erromatar kanpamendua | |
---|---|
Fitxategi:Kortazarreko Haitza. Erromatar kanpamendua.jpg | |
Estiloa | Erromatarra |
Mendea | K.a. I. |
Kokapena | Kortazarreko Haitza |
Mota | Arkeologia |
Azalpena
Kortazarreko erromatar kanpamendua castra aestiva motakoa zen; hau da, udan erabiltzekoa. Erromatarrek uda partean egiten zuten gerra, eta egitura hauek egokiak ziren gau batez edfo hilabetez erabiltzeko. Topografoak aurretik joaten ziren eta paraje egokia aukeratzen zuten. Gero, soldadu-saldoa heltzerakoan norberak bazekien kanpamendua altzatzeko bere lana zein zen.
Kanpamendua aldapan dago. Tontorrean kanpamendua eraiki zuten, eta aldaparen erdian defentsa lerroa; horretarako lubakia zulatu eta ateratako lurra goiko aldean pilatu zuten, aggeri edo lubeta bat antolatuzAipamen errorea: Closing </ref>
missing for <ref>
tag eta erromatarren artean (Kantabrian, erromatarrek eta kantabroek urte luzeetan gerratan ibili zirela, ohikoak direla halako defentsa lerro erromatarrak) edo, bestela, komertzioarekin lotuta[1].
Indusketak (2016)
XXI mende hasieran Soraluzek, Bergara eta Elgoibarrekin batera, Arbasoak egitasmoa abiatu zuen. Helburua Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa balioan jartzea da.
2016 urte hasieran arkeologo talde batek egindako bisita batean, Kortazar/ Karakate inguruan defensa lerro bat antzeman zuten, ezaugarri guztien arabera (kokapena, teknika, sarrera sistema...) erromatarren garaikoa izan zitekeena[2].
Aurkikuntza egiaztatzeko, udan bi lan egin mota ziren. 9 lagunen talde batek garbiketak eta katak egin zituzten, beste bi lagun miaketa-magnetikoaz arduratzen ziren bitartean. Lehengo aldia da halako erromatar gotorlekua agertu dela Gipuzkoa osoan.
1936-1939 tartean soldaduak bertan gotortu zirenez, aztarnategia hainbat puntutan irauli zuten. Gainera, topatutako aztarna gehienak garai honetakoak ziren.
Kortazarreko_Haitza._Erromatar_kanpamendua._Ebaketa.jpg
Historian lagatako arrastoak
Aurkikuntza hauek aspaldiko kontu zaharra berretsi zuten, hau da, Mendigainen erromatar kokagunea izan zela, eta Muskiritsu mendiaren izena latinezko Mons Quiritumetik datorrela.
1922 urtean Julio de Urquijok artikulu bat[3] argitaratu zuen, Juan Antonio Mogelen Leloren kantuari buruzko izkribu batzuk aztertzen. Izkribu horietan, besteak beste, Mogelek dio:
- (Elezahar hori) Mosquirichu Mons quiritum izenaren usteldura dela dioen tradizioan oinarritzen bada, gerta liteke erromatarrak Debatik etorri izana, aipatutako mendira igo eta izen hori ematea.[4]
Urte berean, Aranzadik, Barandiaránek eta Egurenek aipu berea jaso zuten Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia bere liburuxkan, baina jatorria aipatu gabe.
Erreferentziak
- Karakate mendia. Arkotxa Martinez (Aranzadiana 2016).
- ↑ Campamentos romanos en el País Vasco y Navarra. Historia y Arqueología (2018).
- ↑ Karaketa mendia. Antxoka Martinez (Aranzadiana 2016).
- ↑ La Crónica Ibargüen-Cachopín y el Canto de Lelo. Julio de Urquijo e Ibarra (RIEV Revista internacional de los estudios vascos = Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria, 13 alea, 3.zbk. 458-282 orr.)
- ↑ Si (la leyenda) se funda en alguna especie de tradición, que ha quedado, de que Mosquirichu es corrupcion de Mons quiritum, pudo suceder que viniendo los romanos por Deva suviessen a dho monte y le diesen tal nombre.