Dolorosa erretaula (eu)

    Sorapediatik
    Dolorosa erretaula
    Parrokiaren reinaugurazioa (2007). 04.png
    Estiloa Barroko-rokokoa
    Mendea XVIII
    Kokapena Santa Maria la Real eliza
    Mota Eskultura


    Azalpena eta historia

    Erretaula hau Berri Ona edo Ebanjelioaren aldean dago (hau da, ezkerrean), aurrekoa. Bi izenez ezagutzen da, Dolorosa edo Bakardareko Ama erretaula. Aurre aurrean, elizaren bestekaldean, Nazareno erretaula du.

    Biak batera egin ziren, eta kaperara sartzeko arkua harriz landua dute, 1715 urtean Antonio de Anguiozarrek egina, koru berriarekin batera.

    Kapera 1763 urtean egin zuten. Dirua Juan Ignacio de Obiagak eman zuen, artean Peruko inkisidore apostolikoa zena. Juan de Albistegui Ameriketatik Soraluzera bidali zuen Bakardadeko Amari dedikatutako kapera hau eraikitzeko.

    Bi kaperen erretaulak ia berdinak dira, irudiak salbu. Dolorosa-ren kaperak bi irudi ditu: azpian, kristalak babestua, Dolorosa, eta goian San Migel Goiaingerua.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak