Jose Manrique de Arana (eu)
Josepho Manrique de Arana e Iraola | |
---|---|
Jaio | 1644 |
Hil | 1711 baino beranduago |
Profila | Politikaria, militarra |
Jaiotza eta ezkontza
Jose Manrique de Arana y Salvatierra, gasteiztarra eta Santiagoko zalduna (1630) Catalina Josefa de Iraola soraluzetarrarekin ezkondu zen. Geroago, 1644.ko urtarrilak 19an belazio meza egin zieten Soraluzen[1].
Hiru hilabete geroago (1644/04/17) Josepho Manrique de Arana e Iraola jaio zen, Soraluzen ere[2].
1672.ko urtarrilaren 7an Ana Maria Arangurenekin (1655/07/06) ezkondu zen, Arrasaten.
Urte berean Gasteizko errejidore (udalkide) izan zen, kapare edo nobleek aukeratua.
Villa Alegreko Markesa eta beste tituluak
Arabako Andollu[3], Erroitegi[4], Erroeta[5] eta Okina[6] herrietako jauna izan zen. Baita Arana, Landa dorretxea eta Luko oinetxeen etxejauna ere.
Gasteizko Jasokunde ikastetxearen zein san Frantzisko komentuaren patroia ere izan zen.
1657. urtean, hamahiru urtekin, Santiagoko zalduna egin zuten[7]. Alcantarako zalduna ere izan zen, Magacela gotorlekuaren alkaidea izendatu zutela.
1685. urtean Carlos II erregeak Villaalegre de Andollo markesa izendatu zuen (erret dekretua azaroak 27koa da, eta despatxua abenduak 17koa), baina gero titukuaren izena aldatu zuen: Villa Alegreko markesa.
Noblezia titulu hau lortu izana ez da Monarkiari egindako soldadutza-ibilbide garrantzitsua saritzeko, baizik eta, dirudienez, Erregeari egindako dohaintza handin baten ondorioa.
Militarra
Ibilbide politiko eta militar luzea izan zuen. Hasieran erregearen zaldizaina eta Espainiako Guardietako tenientea izan zen.
Espainiako Ondorengoaren gerra sortu zenean oso aurrean zegoen. 1707an, Jorge Blascoren Zalduneria errejimenduko teniente koronela zen,eta honen buru zela Almansako guduan parte hartu zuen.
Lau urte geroago (1711/02/20) Heriotzaren[8] Erregimentuko koronel izendatu zuten, erregimentuak izan zuen azkena[9].
Juan Francisco anaia
Gasteizen jaiotako Juan Francisco Manrique de Arana e Iraola[10]anaiak (1655-1736) karrera militar luzea egin zuen.
1704.tik Ceutako kapitain jenerala zen; eta urtebete beranduago, Jose Antonio de Isasi soraluzetarra laguntzaile moduan hartu zuen. Lau urte geroago Itsas Ozeanoko, Kostetako eta Andaluziako Armadako kapitain jeneral izatera iritsi zenean (1709-1720), Jose Antonio de Isasi berarekin eraman zuen, idazkari gisa.
Ramiro Larrañagak topa topa zuenez[11], 1745. urteko irailak 6an, Juan Francisco de Manrique y Arana jaunak, Capitán General de los Reales Ejércitos de Su Magestad, testamentua eman zuen gure herrian.
Anai-arreba artean bakarra geratu zen Soraluzen, Catalina Josepha (1651-1740) hain zuzen. Segururena, zahartzaroan, Juan Franciscok familiaren aldera joko zuen, eta hortik Soraluzen agertu izana.
Bitxiena zera da, testamentua 1745. urtekoa da, baina Espainiako Real Academia de la Historiaren arabera Juan Francisco 1736. urtean hil omen zen.
Oinordekoa
José Manrique de Arana y Aranguren (Madril, 1688/03/18) izan zen Villa Alegreko bigarren markesa. Zalditeriko kapitaina eta Santiagoko zalduna ere.
Aitaren izen bera zuenez, behin baino gehiagotan nahastu izan dute, titulu nobiliarioen gida ofizialek ere. Dena dela, Jesús Fernández de Bobadilla jaunak argi erakutsi zuen Vista Alegreko lehen markesa Jose Manrique de Arana e Iraola izan zela, eta ez Jose Manrique de Arana y Aranguren bere semea[12].
Ondorengoak
Berrehun urte geroago Narváez jenerala[13] (1800-1868) izan zen, Lojako ezpatatzarra, Espainiako militarra eta gobernuburua izan zen[14]. </ref>.
Erreferentziak
- Josè Manrique de Arana e Iraola. Francisco Javier Gutiérrez Núñez (Espainiako Real Academia de la Historia).
- Marquesado de Villa Alegre. Wikipedia (gazteleraz).
- ↑ Belazio meza ezkontza ostean egiten zen, ezkonberriak bedeinkatzeko. Garestia zenez, aberatsendako bakarrik egiten zuten.
- ↑ Soraluzeko bataio liburuetan Josepho Arana Manrrique Yraola agertzen da.
- ↑ Andollu. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Erroitegi. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Erroieta. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Okina. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Ez da urte hartako txostena gordetzen, baina anaiaren zein semearen txostenetan urte hori aipatzen da.
- ↑ Regimiento de Caballerìa "la Muerte". Caballipedia (gaztelaniaz).
- ↑ Caballipediak dioenez, azken koronela bere semea izan zen, Jose Manrique de Arana y Aranguren. Aita eta semea behin baino gehiagotan nahastu dute.
- ↑ Juan Francisco Manrique de Arana e Iraola. Francisco Javier Gutiérrez Núñez (Real Academia de la Historia).
- ↑ Sorprendente lugar de retiro de un Capitán General. Ramiro Larrañaga (Boletín de la R.S.B.A.P. 31 urtea 1-2, 280-281 orrialdeak, 1975).
- ↑ "Reseña genealógica sobre la Casa de Porcel que se asentó en Granada". Jesús Fernández de Bobadilla (Real Maestranza de Caballería de Granada, 2017).
- ↑ Ramón María Narváez. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ "Casa de Narváez que se asentó en Loja. Jesús Fernández de Bobadilla (Real Maestranza de Caballería de Granada, 2020).