Les Asturies et la Biscaye (eu)
Les Asturies et la Biscaye | |
---|---|
Egilea | Nicolas de Fer |
Urtea | 1705 |
Hiria | Paris |
Tamaina | 38,4 x 26,7 cm |
Mapa zertan den
Nicolas de Fer (1646-1720) paristarrak 600 mapa baino gehiago grabatu zuen. 1700. urtean L'Atlas Curieux où le Monde représenté dans les cartes générales et particulières du Ciel et de la Terre argitaratu zuen (Atlas bitxia, edo Mundua Zeruko eta Lurreko mapa orokorretan eta partikularretan azalduta).
Mapa gehienak eguneratuta, 1705. urtean berriro argitaratu zuen Atlasa.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze (Placentia) Urrola ibaiaren ertzetan agertzen da. Maparen arabera, itsasoz hel zitekeen Soraluzeraino.
Bitxikeriak
Bizkaia ia Santanderreraino heltzen da. Hirutan banatuta dago: Bizkaia benetakoak bi zati hartzen ditu, eta hirugarrena Gipuzkoa da (Guipusacoa, Hendaia barne). Itsasoa Bizkaiako itsasoa deitzen da.
Baiona inguruan Errobik izandako aldaketak erakusten dira: gaur eguneko itsasoratzea eta itsasoratze zaharrak, 20 kilometro goragokoak (Errobiko ahoak). Itsasoa, hemen, Euskaldunen itsasoa da.
Mapak ederki asko bereizten ditu Asturies de Santillana eta Asturies d'Oviedo.