Osuma-gain baserria (eu)
Osuma-gain | |
---|---|
Izen formala | Ozuma-gain |
Bailara | San Andres |
Altuera | 475 m |
Hedadura | 21 Ha |
Kaletik | 5 km |
Bertako familia
Laskuraindarrak.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
- Osuma-gain baserria. Aurrekaldea 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg
Aurrekaldea
(J.C. Astiazarán 1979)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Izenak erreka ondoan esna nahi omen du: Justo Garate doktoreren arabera, osa eta uma errekarekin zerikusia duten berbak dira. Eta Osuma-gain zein Osuma-azpi Osuma errekaren ondoan daude.
XVIII mendean Soraluzeko mojak ziran baserriaren jabeak. Eta 1820. urtean Andrés de Olaverria zen Osuma de arriba baserriaren jabea. 1890 erroldaren arabera, berriz, Osuman hiru lagun (hiru familia) bizi ziren: 41 urteko Pedro Aguirregomezcorta Iza, 74 urteko Andrés Lascurain Olavarria, eta 54 urteko Ignacio Lascurain Lizarriturri; hirurak nekazariak, irakurtzen ezta idazten ere ez zekitela.
1941. urtean Ozuma errota eraiki zuten lau baserrien artean, horietako bat Osuma-gain.
Osumakoak beti bizi izan dira baserritik eta gaur egun ere etxeko barazkiak eta esnea saltzen jarraitzen dute. Garai baten 70 bat ahuntz izan zituzten, orain anaien artean behi talde handia osatzea lortu dute eta han eta hemen bazkatzen dituzte baserri hutsek alokatu edo utzitako larretan.
Osuma-gain baserria izango da Soraluzen baserriko bizimoduari sendoen eusten dion baserrietako bat.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (39. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (244 orrialdea)