Ansolako zubia (eu)
Ansolako zubia / Orbea zentraleko zubia Amillaga industrialeko zubia | |
---|---|
Ibaia | Deba |
Urtea | 1902/ 1970ko hamarkada |
Mota | Porlanezkoa |
Luzeera | 25 m |
Zabalera | 6 m |
Altuera | 5 m |
Erabilera | Ibilgailuak |
Azalpen orokorrak
1902. urteko urtarrilak 28an Eibarko Orbea y Cía enpresak Deba ibaiko urak ustiatzeko emakida lortu zuen. Ibaiaren beste aldean zentrala eraiki zuten, eta bertara heltzeko pasabide bat, 30 metro luze eta 1,10 metro zabal, oinezkoentzat; bertako etxeak Dominganekua zuen izena.
Gero, 1970 hamarkadaren hasieran Embalajes Ansola enpresak erosi, pasarela bota eta zubi berria eraiki zuen, lantegiarekin batera. Gaur egun inguruari Amillaga industrialdea esaten zaio.
Industrialderako bakarrik denez, eta trafiko handirik espero ez zutenez, zubia nahikoa estua da; ganorazko espaloirik ere ez du. Eusteko estribo bakarra du, erdian.
Zubi partikularra zen, hesi batez itxia. 2016 urtean bertako enpresa bakarra itxi zutenez, ordutik hona zubia itxita dago.
Kokapena
Kontuak
Soraluzetik etorrita, errepideko aurreko errebuelta oso bihurria omen da, eta hanbat ibilgailu zubiaren petrilen kontra joan izan dira, eta behin baino gehiagotan ibaira ere jauzi dira, pretila apurtu ostean. Inoiz hildakoak ere izan dira.