Gaceta de Madrid (eu)
Gaceta de Madrid
Gaceta de Madrid[1] gaur eguneko Boletín Oficial del Estado-ren aurrekoa da.
1661 urtean sortu zen, Madrilen, Gazeta nueva de los sucesos políticos y militares izenarekin. Aldizkari pribatua zen, eta hurrengo urteetan hainbat izen hartu zituen. 1697 urtean Gaceta de Madrid izendatu zuten, eta izen honekin aurrera egin zuen XX mende arte.
1762 urtea Carlos III erregeak aldizkaria Koroarentzat hartu zuen, Espainiako aldizkari ofiziala bihurtuz; barneko zein atzerriko berriak gobernuaren ikuspuntutik zeuden idatzita. 1832 urtean hasi zen Espainiako Gobernua lege eta arau guztiak bertan publikatzen: behin agertu eta gero ofizialak ziren. 1866 urtetik aurrera, berriz, berriak gainontzeko eta iragarkiak desagertu ziren. Azkenik, 1936ko gerra garaian izena aldatu zioten: Gaceta de la República: Diario oficial alde batean eta Boletín Oficial del Estado bestean.
Soraluzeri buruzko agerpenak
Noizean behin, baina ez askotan, Soraluze agertu izan da Gaceta de Madrid aldizkari ofizialean. Batzutan, berrietan zetorrelako; bestetan, gobernuaren lege edo arauetan aipatzen zelako; azkenik, Soraluzeko Udalak argitaratutako iragarkietan.
Erabilitako izenak
Gaztelerazko izenarekin agertzen da beti, Placencia edo Placencia de las Armas[2]. Inoiz Plasencia edota Plasencia de las Armas moduan agertzen da.
Baina agertzen diren Placencia guztiak ez dagozkio gure herriari. Batzutan izena beste tokiei dagokie (Ternuakoa inoiz, edo Italiako Piacenza, edo Extremadurako Plasencia maizago) edota pertsonen abizenak.
Sailkapena
1900 urtea baino lehen Soraluze 120 aldiz baino gehiagotan agertzen da Gaceta de Madrid-en.
Azterketa errazteko, agerpen hauek gaiaren arabera sailkatu dira:
- Bitxikeriak
- Udala
- Karlistadak
- Armagintza (eskuzkoak)
- Armagintza (kainoiak)
- Epaitegiak
- Militarrak
- Oharra. Kasu bakan batzuetan agerpen bat sailkapen batean baino gehiagotan agertzen da.
Erreferentziak
- ↑ Gaceta de Madrid. Wikipedia (gazteleraz).
- ↑ Gogoratu Soraluze toponimoa ez dela ofiziala izan XX mende bukaera arte.