Frontoia (eu)

    Sorapediatik
    Sarrera hau Frontoiaren adiera nagusiari dagokio. Bestelako esanahietarako, ikus Frontoia

    Kokapena

    Frontoia Santa Maria la Real parrokiaren hegoaldean luzatzen da, Santa Ana kalearen paraleloan.

    Ibilgailuz bertaratzeko bide bakarra du, Frontoiko aldapa hain zuzen. Frontoiko aldapa Udaletxe ostea eta parrokiaren atzetik Frontoira doa.

    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuenean, harresiak eraikitzeko eta Placencia de Soraluce modu ofizialean sortzeko, Frontoia dagoen eremua harresiz kanpo geratu zen.

    XVIII mendean bertan gaur eguneko frontoia eraiki zuten, errebote luzean aritzeko. Orduan egingo zuten, segururena, Kalegoeneko azken etxeko bigarren pisura dagoen harrizko pasabidea, Galipotaren gainetik.

    Gerra ostean frontoiak aldaketa ugari izan zuen. Lehenik eta behin parrokiak zinea eraiki zuen karkaba gainean, sakristia azpian zuela. Zine albotik elizak osteko karkabaraino pasabidea zegoen, Elizburu kaleraino (22 de Septiembre garai hartan). Pasabide hau beti umel eta lokatzetan zegoen, azpitik Artetatik datorren erreka pasatzen zelako.

    Gero Madinatarrak txaleta eraiki zuten, sarrera bat Frontoitik eta bestea Santa Ana kaletik zituela.

    1960 urtean Eskola nazionalak eraiki zuten. Garai hartako Gipuzkoako Gobernadore Zibilaren izena eman zioten: José María del Moral. Honekin batera maisuen etxeak egin zituzten, eskolak baino gorago, hauek ere Frontoi kalekoak. Frontoiko aldapa ere garai berekoa da.

    Ordurako inork ez zuen errebotean egiten Soraluzen. Errebote frontoiko eremu txikian eskuzko pilotan egiten zen, eta eremu handian foballean. Bion artean, pasamarra ondoan, saski-baloirako porteriak jarri zituzten.

    1970-1980 urteetan frontoia estali zuten, lehengo aldiz. 1990. urteetan, institutua egin zuten atzeko partean, Frontoi kalean hau ere, eta frontoiaren estalkia berriztu zuten.

    Parrokian berriztu zutenean Soraluce zinea bota zuen, erabiltzen ez zelako. Artetako erreka ondo bideratu zuten eta gainetik kale zabala egin zuten elizari buelta ematen, Elizburu kalearekin bat egiten duena.

    Azken aldaketak bertako etxeak bota eta berriak egitea izan da... hemen ere harmailak eraitsiz. Honekin batera igogailua eraiki zuten, Santa Ana kaletik frontoira datorrena.

    Aldaketa guzti hauekin errebote-frontoiko harmaila ia guztiak desagertu izan dira: zine parekoak, eskola nazional parekoak, txaletaren parekoak... 30 bat metro geratzen dira, frontoira sartu eta mendebaldera, garai bateko aztarnak.


    Etxeak eta atariak

    Frontoiko hiru etxek bazuten izena: Elizaostea (edo Pandonekoa), Barateruanekoa eta Porterokoa. Azken hau Atziolatza Zarreko jantzetxea zen.


    Erreferentziak