Placencia (eu)
Izenburua | Placencia |
Egilea/k | Iñaki Linazasoro |
Aldizkaria | la Voz de España |
Data | 1966 (edo 1967) |
Orriak | |
Hizkuntza | gaztelaniaz |
Irakurtzeko | sakatu hemen |
Laburpena
Artikulu honetan Iñaki Linazasorok Soraluzera egindako bisita kontatzen du.
Egiten dituen aipamenengatik 1966-1967 urteen arteko bisita izango zen: zubi berriko obren hasiera (1967/07/25ean zabalduta), herriko liburutegia (hau ere 1967/07/25ean zabaldu zen) eta Vasco-navarro trenean etorri zela (1967/12/31ean itxi zen, nahiz eta Soraluzen 1973 arte Maltzaga-Zumarraga trena martxan egon).
Soraluzetarrak umoretsu eta langileak marrazten baditu ere, kritikak modu gordinenean egiten ditu: Gipuzkoako herri zatarrenetakoa eta inolako grazia barekoa, lantegi zaratatsuak etxepe guztietan, kale zahar insustantzial eta astunak, Gipuzkoa osoan ardo eta pattarrak edaten aurrenetako postuetan, Santa Agedako psikiatrikoaren alkoholiko-hornitzailea...
Gezurra ematen du Iñakiren aita, Karlos Linazasoro Maiztegi Altzeta zena, Soraluzen jaio zenik!