Frontoiak (eu)

    Sorapediatik

    Erregetxeko frontoia

    Seguru asko, herriko frontoi zaharrena Erregetxe orubean egon zena izan zen; Plaza Zaharraren gainean, hain zuzen.

    Frontoia bota zuten Erregetxea egiteko, 1804 urtean. Ordurako frontoi berria egina zegoen (proiektua, Miguel Antonio de Jaureguik egindakoa, 1788 urtekoa da). Frontoi berri hau errebote-frontoia izanik, erregetxeko frontoia ere errebote-frontoia izango zen.

    Gaur egun ez da inolako aztarnarik geratzen. Erregetxea 1975 urtean bota zuten, eta 2004an zundaketa arkeologikoak egin zituzten, Alfredo Moraza Barea-ren gidaritzapean. Honek Erregetxe orubea artikuluan jaso zuenez:

    Hala eta guztiz ere, interbentzio arkeologikoak ez zuen Erregetxe eraikina eraiki baino lehenagoko okupazioaren zantzurik eskaini. Beraz, 1804. urte inguruan fabrika birgaitzeko bururatutako obrek lehenagoko maila betikoz galarazi zutela pentsatzen dugu.


    Errebote-frontoia ia osorik zenean

    Errebote-frontoia edo udal frontoia

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    XVIII mende bukaeran errebote-frontoia eraiki zuten Soraluzen, errebote luzean aritzeko. Proiektua Miguel Antonio de Jaureguik egin zuen, 1788 urtean; eta frontoia egiteko dirua bi familiak jarri zuten, Egizabaldarrek (indianoak) eta Aldasorotarrek.

    Frontoia parrokiaren hegoaldean eraiki zuten. 17 bat metrotako zabalera zuen, eta luzeeran bi eremutan banatuta zegoen, 53 eta 11 metrotakoak.

    Urteekin errebotea jokatzeari laga egin zitzaion, eta XX mendean beste kirol erabilerak izan ditu (esku pilota, eskubaloia, fulbitoa, saski baloia...), eta nonek ekarri du frontoiaren desitxuraketa: pasamarrarik ez dago, sake harria desagertu zen, harmaila gehienak ere bota zituzten... eta errebotearen oroitzapena ere aspaldi desagertu zen herrian.


    Maristen ikastetxea. Planoa

    Maristen frontoia

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Maristak Soraluze etorri ziren 1909 urtean, eta 1912-1913 urte inguruan ikastetxe berria zabaldu zuten.

    Ikastetxea parrokia eta tren geltokiaren artean eraiki zuten, eta bi mailatan antolatuta zegoen. Goikoan ikasgelak eta beraien etxebizitza zeuden, eta behekoan patioa eta estalitako pilota frontoi txiki bat.


    Erreferentziak